Teknologia albisteak

LIBRECON 2016 software librea, 4.0 Industria eta finantza zerbitzuentzat

Erabiltzailearen aurpegia
2016-11-23 : 13:12

Euskadiko software libre eta ezaguera irekien enpresen ESLE elkarteak antolatuta, atzo eta gaur, azaroaren 22 eta 23a, LibreCon 2016 ari da ospatzen Bilboko Euskalduna Jauregian. Seguruenez, 4.0 Industriaren eta Finantza Sektorearen erronka berriei Open Source IKT irtenbideak ematea helburu duen enpresa-topaketa handiena izango da aurtengo Librecon. Izan ere  ESLEk antolatu duen bi eguneko ekitaldian 1.500 profesional, 600 enpresa eta erakunde, eta 80 ponente baino gehiagoren parte hartzea espero da.

LibreCon ekitaldian aurkeztu diren edukiak hiru segmentu desberdinetan azaldu dira: Big Dataren analisia, Gauzen Internet (IoT ingelesezko siglen arabera) ustekabean sartzea edo Interneteko datuek duten segurtasunaren erronkak. Era berean, beste gai batzuei buruzko hiru tailer, mintegi edo hitzaldi egongo dira, eta teknologia irekiek horiei ere balio erantsia ekarriko diete, fabrikazio gehigarriaren, robotikaren, crowdfundingaren, open API direlakoen edo kriptodiruaren kasuan bezala.

Aurten konferentziak, finantza zerbitzuek eta 4.0 Industriak, hots, fabrikazioaren esparruetan, informazioaren eta komunikazioaren teknologien aplikazioan oinarritzen den industria produkzioaren paradigma berriak, planteatutako erronkak eztabaidatzera bideratuta egongo da.

LibreCon 2016k duen egitaraua oso zabala da, 80 hizlari baino gehiago eta kasu arrakastatsuak biltzen baititu. Lehenengo eguna 4.0 industriari eskaini zitzaion eta bigarrena Open finantziei.

Horretaz gain, expo edo erakusketa eremua dago LibreCon 2016-an. Ekitaldiaren eremua nagusia da. 2.200m2 ditu eta espazio berritzaile eta irekia bezala sortu da, non Open Technologies eta Open Innovation delakoak lekua izango duten. Beste enpresa batzuekin batera, CodeSyntax ere bertan da.

LibreCon 2016 teknologia libreak, berrikuntza eta ekintzailetzaren bitartez, negozio eta enplegu sorrera gizarteko sektore guztietan bultzatzea du helburu nagusitzat. Ohiko ereduaren aurrean, berreskurapen ekonomikoan burua jarriz, teknologia irekiak lehiakortasunaren motor gisa hartzen dira Librecon-en.

Twitter bidez jarraipena egin daiteke, #LibreCon eta #LibreCon2016 traolen bidez.

Argazkia: Igor Yebra dantzaria jardunaldien inaugurazioan (LibreCon).

Erantzun

Sartu