Teknologia albisteak

Azkar ibili: 3 egun baino ez dira falta LIBRECON-erako

Erabiltzailearen aurpegia
2014-11-08 : 09:07

Hiru egun baino ez dira falta azaroak 11an ESLE software libre eta ezaguera irekiaren enpresen elkarteak teknologia irekien inguruan antolatu duen LIBRECON bi eguneko ekitaldia abian jartzeko.

Euskalduna jauregian gauzatuko den ekitaldian 120 ponente baino gehiagoren parte hartzea izango da, eta oraindik izen emateak irekita badaude ere dagoeneko 1.200 profesional baino gehiagok izena emana zuten Librecon-en eta era guztietako 500 enpresa eta erakunde baino gehiagoren parte hartzea espero da.

Teknologia libre, softwarea , ezaguera irekia, opendata, proiektu europearrak, negozio ireki, ekimen, adibide, ... interesgarriak ezagutzeko aukera izango dugu Bilboko LIBRECON delakoan. Behintzat hori lortu nahian ibili gara buru-belarri azken hilebeteetan ESLEn eta CodeSyntax-en, herri administrazio eta enpresa askoren babesarekin.

Gaur egun garapen teknologiko eta aplikazio informatiko gehienen lokalizazioa eta euskaraz izateko aukera, software libre eta teknologia irekiei esker etorri da. Sustatu berak azpian duen softwarea kode irekiko Django izeneko framework-a da.

Teknologia eta ereduen aldetik interes handikoa izango da Bilboko LIBRECON delakoan aurkeztuko den edukia, adibideak, praktika onak,... Hitzaldiak, Tailerrak, Sortzaileen eta Negozio Txokoak, ...

LibreCon-eko erakusketa eremua espazio berritzailea eta irekia izango du, non proiektuak, adibideak eta kultura irekia ezagutzeko aukera izango den. 2.200m2 dira, ezagutza sorketari eta negozio aukerei zuzenduta. Bertan izango gara ere bai.

Teknologia irekien bidez, kostuak aurreztu eta beraien negozioak hobetu dituzten enpresa handi, txiki, erakunde eta herri administrazioen arrakasta kasuak ezagutzeko aukera ugari izango da LibreCon 2014an eta, era berean, helburu nagusietakoak enplegua sortzea eta lehiakortasu hobetzea dira.

Erantzun

Sartu