Teknologia albisteak

Euskarazko aplikazio mugikorren bilduma egiten duen webgune berria: App.eus

Erabiltzailearen aurpegia
2015-01-17 : 12:57

Euskarazko aplikazioen bilduma izango da webgune berri hau, App.eus. Dozenaka aplikazio aurkitu ahal izango dituzu bertan: gehienak Android sistemakoak, horixe baita zabalduena dagoena merkatuan.

ailkapen modu desberdinak ditugu gure aplikazio bilduman, App.eus webgunean. Nagusia, Android eta iOS sistema eragileen artekoa da. Izatez, askoz aplikazio gehiago aurkituko dituzue Android atalean, Apple etxearen sisteman baino. Litekeena da Euskal Herrian 9/1 proportzioan izatea Android nagusitasuna, iOSen ondoan, eta gainerako sistemak marginalitate osoan egonik.

Merkatu kuota, une honetan, honela kalkulatu daiteke (iturriak, Espainiakoa, globala):
  • Android %84,7 mundu mailan, Espainan %90,8 eta euskara merkatuan handiagoa dela esango genuke.
  • iOS %11,7 (mundu mailan)
  • Windows Phone %2,5
  • BlackBerry OS % 0,5
  • Bestelakoak % 0,

Baina sistema eragileen araberako sailkapenaz gain, App.eus-en beste parametro batzuk ere erabili ditugu. Adibidez, ordainpekoak eta doakoak ere desberdintzen ditugu, baita nagusientzako edo haurrentzako egokiak diren. Eta, nagusiki, hitz gakoen arabera antolatutako sistema bat, azkar aurkitu ahal izan dezazun zure intereseko aplikazioa.

Tematika horien artean daude: jokoak, garraiobideak, albisteak, zerbitzuak, aplikazio lokalak, eta abar. Ikusi sailkapena, eta bilaketa egin etiketa-murrizketari esker.

Jarraitu gure e-posta buletinaren bidez edo Twitterreko kontua (@app_eus) eta sortzen diren aplikazio euskaldunen berri jakingo duzu. Era berean, zuk zeuk aplikazio baten berri eman nahi baduzu, formulariotik proposatu dezakezu.

Erantzun

Sartu