
Internet services. CMS's, mastery of Twitter streaming handling. Python programming: Plone, Django.
JarriON aplikazioa, euskarazko ikus-entzunezkoak telebistarekin lotzen dituen aplikazioa berritu egin dugu. Android bertsioaz gain, iOs bertsioa ere badu orain iPhoneetarako, eta lehen bideo-kanalak zituen tokian, horiez gain, podcast edo audio-kanalak ditu, eta baita zuzeneko irrati eta telebista streaming-ak. Hori guztia tekebistarekin lotu daiteke Chromecast gailu bat badaukazu. Estreinaldirako, sustapeneko kanal extra gisa, euskaraz ez da izango baina Auzitegi Goreneko Proces-aren epaiketako zuzenekoa jarri dugu, non Urkullu lehendakaria agertzekoa den 10.00etatik aurrera.
Pantailak euskarazko informazioa hedatzeko erabiltzen dituen proiektu berria da. Erakunde, elkarte edo edozein enpresak bere informazioa edonon kokatzeko telebista pantaila-lauen zerbitzu bat. Pantaila hauetan, automatikoki elikatuta baina modu moldagarrian, etengabeko euskarazko informazio eguneratua erakustea da asmoa. Horretarako sortu dugu Pantaila.eus egitasmoa.
Euskara hutsezko aisialdiko aplikazio arrakastatsua da Mendiak. Bi urtean 13.000 deskargatik gora izan ditu eta astero hainbat mendi-igoera markatzen dituzte erabiltzaileek. 2017an publikatu genuenetik hobekuntzak egiten jarraitu dugu etenik gabe. 2018 amaieran bertsio berria kargatu genuen eta ondorengo funtzionalitateak gehitu.
1.688.692 bisita izan ditu Uztarria.eus Azpeitiko tokiko hedabidearen webguneak 2018an, 4.626 baino gehiago eguneko. Iaz, berriz, 1.350.579 bisita izan zituen webgune honek. Bisitariek, guztira, ia bost milioi orri zabaldu dituzte urte osoan zehar Uztarria.eus-en
Android mugikorretan zein iPhoneetan instala daiteke euskarazko aplikazio berria: Irakurri Dut. Norberak irakurritako liburuei iruzkinak eta notak eman diezizkioke erabiltzaileak, eta baita besteen irakurzaletasun eta iruzkinak kuxkuxeatu.
Iaz abiatu genuen Codesyntaxen Mendiak egitasmoa. Gure helburua izan da Euskal Herriko mendien informazio praktikoa eskaintzea mendizaleei eta, horrekin batera, mendizaleen mendi-ibilerak gordetzeko eta elkarbanatzeko modua eskaintzea. Guztia ere euskaraz, gezurra badirudi ere, gure mendien inguruan aurki dezakegun informazio gehiena erdaraz baitago sarean. Iaz Mendiak APPa garatu ostean, aurten bi garapen gehiago egin ditugu. Batetik, eta hau izan daitezke garrantzitsuena, Mendiak.eus webgunea argitaratu dugu; bestetik, Android aplikazioan ere eguneraketak egin ditugu eta iPhonerako bertsioa ere kaleratu dugu.
Euskarazko edukiak nahieran ikusteko "telebista" da JarriON. Izatez, aplikazio mugikor bat da, Android telefonoetan dabilena, eta bideoak telefonoan bertan ikus daitezke. Baina ere berean, edukiak telebistara igaro daitezke Chromecast aparailu bat badaukazu etxean. Izatez, euskarazko edukien lehenbiziko Chromecast aplikazioa da JarriON. Codesyntaxek garatu du eta software libreko garapena da (kodea GitHub-en).
TBX proiektua berritu dugu, Interneteko euskarazko bideoen agregatzailea. Bere web-eko agerpena hobetzeaz gain (funtzio berriekin), aplikazio bat ere garatu dugu. Unean unean euskaraz Interneteko bideoetan biralki zer ari den mugitzen jakiteko, instalatu TBX app berria. iOS/iPhone eta Android sistemetarako dago aplikazioa garatuta, eta Google Play eta iTunes aplikazio dendetan aurkituko duzue.
Youtuben argitaratzen diren euskarazko bideoak gordetzen ditu TBX.eus webguneak, modu automatikoan. Duela urte bete inguru argitaratu zen eta harrezkero euskarazko bideoak detektatzen eta biltegiratzen joan da. Horrela, 2017an Youtuben gehien ikusi diren euskarazko bideoetako batzuk zeintzuk izan diren jakin dezakegu. Hemen dituzue, ikuskatze gehien izan dituzten bideo horiek*.
TBX jaio da. PuntuEus bat da, eta te-be-ixa ahoskatzen da. Euskaldunok sarean ikusten ditugun bideoen sailkapen automatiko eta jarraitu bat da. Lehen bertsio honetan, eguneko, asteko, hilabeteko eta urteko ranking aldakorrak eskaintzen ditugu. Besteak beste, sareko euskarazko bideoei bisibilitatea ematea da proiektuaren helburuetako bat.
Euskadiko software libre eta ezaguera irekien enpresen ESLE elkarteak antolatuta, atzo eta gaur, azaroaren 22 eta 23a, LibreCon 2016 ari da ospatzen Bilboko Euskalduna Jauregian. Seguruenez, 4.0 Industriaren eta Finantza Sektorearen erronka berriei Open Source IKT irtenbideak ematea helburu duen enpresa-topaketa handiena izango da aurtengo Librecon. Izan ere ESLEk antolatu duen bi eguneko ekitaldian 1.500 profesional, 600 enpresa eta erakunde, eta 80 ponente baino gehiagoren parte hartzea espero da.
Mendiak izeneko APPa aurkeztu dugu. Euskal Herriko mendizale guztiei zuzendutako aplikazioa da, doakoa eta euskaraz. Euskal Herriko 1.500 mendi ezagunenen katalogoa biltzen du, eta mendizaleei bere igoera guztiak markatzeko aukera emango dio, eta bere historial osoa gordetzekoa: zein mendi igo duen, noiz, zenbat aldiz. Horrekin batera, mendi bakoitzaren argazkiak eta iruzkinak gehitzeko aukera ere badago, eta informazio guztia lagunen artean partekatzekoa. Android dendan jaitsi dezakezu.
Twitter bidez egin dute galdera hori asteburuan: zeintzuk dira jarraitzaile gehien dituzten euskal txiolariak? UMAP.eus erremintari esker jakin dezakegu hori. Izan ere, UMAPek Twitterreko euskarazko jarduna batu eta aztertzen du eta, besteak beste, euskaraz ari diren Twitter kontu jarraituenak zeintzuk diren jakin dezakegu. Zalantzarik gabe, une honetan Asier Illarramendi (@illarra4) futbolaria da euskaraz egiten duen txiolari jarraituena (385.905 jarraitzaile). Hona hemen zerrendako hurrengoak.
Hiribiltzen ekimenak, Europako Hiriburutza Kulturalaren programaren barruan, Donostian oinezko ibilaldiak egitera animatu nahi ditu bisitari eta biztanleak, eta erronka bat planteatu: 84 egunetan munduari buelta emateko adina kilometro egin Donostiatik irten barik.
Donostia 2016k mugikorretarako jokoa atera berri du: Euroku izeneko aplikazioa. Hiriburutzari eta Europako kulturari buruzko galderak egingo dizkio erabiltzaileari honen ezagutza neurtzeko. Erronkak gainditzen dituenak sariak jasoko ditu, gainera; Hiriburutzako merchandising produktuak, liburuak eta ekitaldietarako sarerrak eskuratu ahal izango dira. Aplikazioa CodeSyntax-ek garatu du.
2011. urtean hasi ginen Zurean.com webgunearekin lanean. Herri bakoitzeko informazioa jaso eta zabaltzeko gune bat egitea zen gure helburua, mugikorrarekin erabiltzeko pentsatua. Hasiera hartan, mugikorra buruan izanik bi aukera genituen: aplikazio natiboak egitea edota mugikorrean txukun ikusiko zen webgune bat. Bigarrenaren alde egin genuen. Orain joko-eremua handitzea nahi izan dugu eta Android eta iOS sistema-eragiledun gailuentzako aplikazioak egin ditugu.
Atzoko egunean euskal twitterlariek botatako txioak aztertu ditugu. Guztira 20.023 txio bota zituzten Umapen jarraitzen ditugun txiolarien artean. Txio guzti horien artean, %66,8 euskaraz izan zen (gainontzekoak, batez ere gaztelaniaz). Gehien erabili zen traola, #euskarak365egun izan zen. Egun arrunt batean baino %42 gehiago txiokatu zen, eta euskara-erabilera ere nabarmen hazi zen. Gutxi gora-behera, iazko datuak (2014) errepikatu ziren, oso alde txikiarekin.