Teknologia albisteak

TPO: Jimmy Walesen sare sozial berria

Erabiltzailearen aurpegia
2015-07-21 : 15:52

Jimmy Wales Wikipediaren sortzaileak sare sozial berri bat ireki du. Horretarako eredu moduan Twitter hartu dute eta izena emateko irekita dago zerbitzua.

Hauxe da Jimmy Wales berak dioena publikatu duen manifestoan

Pentsatu 3 egi hauetan:

  1. Lehendik ezagutzen ditugun sare sozialek publizitate iragarleen merkantzia moduan erabiltzen zaituzte. Honek modu naturalean zure datuen gehiegizko erabilerara eramaten du eta zure eta iragarleen interesen arteko berezko gatazkara.
  2. Telefono konpainiek dirutza izugarriak erabiltzen dituzte publizitatean, berez zerbitzu hori salgai sinple bat denean
  3. Aldiz, bizi garen garaian ahoz-ahokoa orain arte izan dena baino askoz indartsuagoa da. Publizitatean gastatzen den dirutza hori alferrikakoa da.

Beraz, hau da kontzeptua:

Zure dirua, ardura dizuten kontuetan gastatuko dugu, publizitatean gastatu beharrean.

Eta zuk lagundu egiguzu hitza zabaltzen. Horretarako, sare sozial berri bat sortu dugu - Twitterren antzerakoa baina hobea - eta masiboa izango dela espero dugu.

Ez du azaltzen nola irabaziko den dirua eta nola bideratuko den, baina Jimmy Wales atzean egonda saiakera bat egiteko modukoa dirudi.

Frogatu zuk zeuk: TPO

Erantzun

Sartu