
Internet services. CMS's, mastery of Twitter streaming handling. Python programming: Plone, Django.
JarriON aplikazio mugikorra da, Android eta iOS bertsioak dituena eta CodeSyntax-ek garatua, eta euskarazko hainbat ikus-entzunezko biltegiratzen ditu. Aplikazioan ikusgai izateaz gain, Chromecast gailua edukitua, telebistara ere bidal daiteke seinalea (audio zein bideo). Aurten, berrikuntza gehitu diogu, web interfaze bat, zeinean erabiltzaileok alta eman eta zuen kanal propioa sortzea erabaki dezakezuen.
Egunean Behin jokoaren bigarren denboraldiko berritasun nagusia, "Finala", datorren abenduaren 14an ospatuko da Azpeitian. Finalerako mekanika, sariak, babeslea eta aurkezlea prest ditugu. Partaidetza osatu behar dugu orain: azken asteetan lehen 10 postuetan saulkatu direnek jaso dituzte gonbidapenak, eta toki batzuk bete dira. Gainerakoak gonbidapenez bete nahi ditugu, eta izen-ematea ireki dugu. Numerus Clausus ezartzea ezinbestekoa da, eta hortaz, gonbidapena bete bakarrik gero 14an etortzerik baduzu, eta gero, ba zozketa bidez tokatzen bazaizu... erantzunaren zain egon.
CodeSyntax enpresako produktuen muinean, neurri handi batean Python teknologia dugu (Sustatu.eus-en tripetan ere bai). Programazio lengoaia libre bat, hainbat produkturen oinarrian dagoena. Software librearen munduan ohikoa denez, produktu horiek eta programazio lengoaia bera bizirik mantentzeko modu bat da nazioarteko komunitate bat sustatzea, tarteka batzea, eta zubiak eraikitzea. CodeSyntax-ek ere parte hartzen du ahal duen neurrian horrelako ekimenetan: azken asteotan egon gara PyConEs Espainiako Python biltzarrean, Odoo nazioarteko konferentzia batean Bruselan, eta astelehenetik bi lagun izango ditugu kokatuta PloneConf konferentzian, Italian.
CodeSyntaxek berritu egin du Euskal Kultura Erakundearen Eke.eus webgunea, Ipar Euskal Herriko euskarazko webgunerik beteranoenetakoa (lehen bertsioa, eke.org domeinuarekin, 1998an sortu zen). 2012koa zuen aurreko bertsioa EKEk, eta mugikorretarako egokitzapenaren aldetik, aldea nabarmena da orain berritu den bertsioan.
Bertsoeskola.eus webgune berria garatu du CodeSyntax enpresak Bertsozale Elkartearentzat. Bertso eskoletan erabiltzeko materialaren bilgune bat da. Django azpiegiturarekin egindako webgune bat da, Python lengoaian kodetua.
Agindu bezala, astelehenean, irailak 16, hasiko da martxan berriro Egunean Behin joko mugikorra. Pizgarri extra gisa: berriro ere sariak, 10 lehenak finalerako sailkatuko direla jakitea, eta galdera sorta berriak.
Irailean itzuliko ginela esan genuen, eta itzuliko gara, bai, lasai: Egunean Behin mugikorreko jokoaren bigarren denboraldia irailaren 16an hasiko da, astelehenarekin. Eta printzipioz Gabonak arte luzatuko da, abenduan egin nahi dugun ekitaldi batekin erremate moduko bat emateko: Zuzeneko finala izango da, abenduaren 14an, larunbatarekin, Azpeitiko San Agustin kulturgunean eguerdian, 12.00etan.
UEUren 47. Udako Ikastaroen barruan “Odoo tailerra: enpresa eta erakunde txikien kudeaketarako tresna” ikastaroa eman zuen gure lankide Mikel Lizarraldek. UEUko lagunek elkarrizketa egin zioten Unibertsitatea.net webguneko euren blogean, eta hona dakargu artikulua. Odoo softwarearen inguruko ikastaroa eman zuen, enpresa eta erakunde txikien barne kudeaketa antolatzeko oso baliagarri izan daitekeen erreminta.
CodeSyntaxek martxoan Egunean Behin mugikorreko jokoa publikatu zuenetik, hazkunde iraunkor batekin eboluzionatu du jokalarien baseak. 10.000 inguruk jokatu dute azken astean, bakoitzak batez beste 5,5 partida. Jokoa martxan izan den denboraldi labur honetan, 600.000 partida, 6 milioi galdera, 4.000 talde martxan. Aste honetan igandera arte egiten ari den lehiaketatxoaren ondoren, aldiz, atseden hartuko dugu, irail erdira arte.
Azpitituluak Euskaraz webguneko hamar film etxean ikusteko moduan jarri ditugu, Jarrion aplikazioaren bidez. Mugikorreko aplikazioarekin eta Chromecast gailuarekin, ikusi etxeko telebistan film hauek, jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpidatziekin.
ERP programak, Enpresa Baliabideen Plangintza programak. Datuak modu bateratuan jaso, gorde eta aztertzeko aukera ematen dute. CodeSyntax gure enpresan Odoo ERPa erabiltzen dihardugu azken bi urteetan, eta horren inguruan hitz egingo dugu UEUko ikastaro batean, aste batzuk barru.
Gure aplikazio kuttunetakoa dugu Mendiak APP. Euskal Herriko 2.000 gailur nagusien informazioa biltzen du, informazio praktikoarekin, eta aplikazioari esker, euskal mendizaleek euren igoera guztiak markatu eta gordetzeko aukera dute, baita lagunekin partekatzekoa ere. Euskarazko aplikazioen artean arrakasta handiena izan duen aplikazioen artean dago. 2016an argitaratu genuenetik, 15.000 deskarga inguru izan ditu. Aplikazioaren bertsio berritua argitaratu dugu aste honetan, mapa berriekin, dominak lortzeko aukerarekin, eta abar. Prest duzu, doan eta euskaraz, Android eta iPhone gailuentzat.
Tokikom elkarteko tokiko hedabide askotan, Tokikom plataforma deritzona ezarrita dago (geure enpresa CodeSyntax-ek prestatua), eta haietan hauteskundeen jarraipenerako tresna bat ezarri dugu. Aplikazio grafiko honek ez bakarrik balioko du datorren igandeko Hego Euskal Herriko udal hauteskundeen datuak ikustarazteko, hainbat herritako datu historikoak ere bertan daude, datuak bete izan diren kasu batzuetan 1977. urterainoko sakontasunarekin.
Codesyntax enpresak batez ere frontend garapenak egingo dituen programatzaile bat behar du Eibarko bere bulegoan lan egiteko.
CodeSyntax-ek BPTD enpresen elkartearen sorreran parte hartu du fundatzaile moduan, beste enpresa eta erakunde askorekin batera. BPTD da Basque Precision Technology District izenaren akronimoa, eta Debabarrena eskualdeko enpresa industrial eta teknologikoen bilgunea izan nahi du.
Duela egun batzuk Seguran izan zen CodeSyntax gure enpresako Gari Araolaza, Iparra-Hegoa ekitaldian parte hartzen, Eneko Bidegainek moderatutako elkarrizketara gonbidatuta. Helburua zen Iparraldeko eta Hegoaldekoen artean sarea sortu eta harremanak bultzatzeko euskarazko zerbitzu gida baten inguruan hausnartzea. Hau da, Baionara joatean jakin ahal izatea zein ostatutan atendituko gaituzten euskaraz edo Gasteizen zein okindegitan erosi dezakegun euskaraz ogia.
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) webgune berria du. Aurrekoa zaharkituta geratzen ari zitzaien, eta aldaketa egitera animatu ziren CodeSyntax-engana jota: diseinua gaurkotu, funtzionalitate batzuk gehitu, eta beste kudeaketa-sistema batera moldatu ditugu edukiak.
Hirugarren astea hasten dugu gaur CodeSyntax-ek garatu duen Egunean Behin mugikorreko euskarazko jokoak. Eta berrikuntza du aurrekoekin alderatuta: jokagarritasunaren alde, irabazle nagusiari saria emateaz gain; zazpi egunetan jokatzen dutenen artean ere beste sari bat ere banatuko dugu. Aste honetako saria, Loraldia jaialdikoa da.
Mugikorrerako aplikazio berri bat argitaratu dugu aste honetan. Egunean Behin deitzen da, eta tribial estiloko galdera-erantzunen joko bat da. Erabiltzaileek 10 galderako galdetegi bat erantzun beharko dute (egunean behin, egunero partida bat), ahalik eta denborarik laburrenean. Astean zehar jokatutako 7 partidetan onena izan denak oparia jasoko du igande gauero; eta astelehenetan partida berria hasiko da. Euskaratik eta euskaraz sortutako 50.000 galdera daude gehituta datu-basean. Jaitsi eta probatu, Android eta iPhonerako dago garatuta.
JarriON aplikazioa, euskarazko ikus-entzunezkoak telebistarekin lotzen dituen aplikazioa berritu egin dugu. Android bertsioaz gain, iOs bertsioa ere badu orain iPhoneetarako, eta lehen bideo-kanalak zituen tokian, horiez gain, podcast edo audio-kanalak ditu, eta baita zuzeneko irrati eta telebista streaming-ak. Hori guztia tekebistarekin lotu daiteke Chromecast gailu bat badaukazu. Estreinaldirako, sustapeneko kanal extra gisa, euskaraz ez da izango baina Auzitegi Goreneko Proces-aren epaiketako zuzenekoa jarri dugu, non Urkullu lehendakaria agertzekoa den 10.00etatik aurrera.