Gure aplikazio kuttunetakoa dugu Mendiak APP. Euskal Herriko 2.000 gailur nagusien informazioa biltzen du, informazio praktikoarekin, eta aplikazioari esker, euskal mendizaleek euren igoera guztiak markatu eta gordetzeko aukera dute, baita lagunekin partekatzekoa ere. Euskarazko aplikazioen artean arrakasta handiena izan duen aplikazioen artean dago. 2016an argitaratu genuenetik, 15.000 deskarga inguru izan ditu. Aplikazioaren bertsio berritua argitaratu dugu aste honetan, mapa berriekin, dominak lortzeko aukerarekin, eta abar. Prest duzu, doan eta euskaraz, Android eta iPhone gailuentzat.
Aste bukaera honetan iritsi zaigun eguraldi onarekin batera..., Mendiak Aplikazioaren azken bertsioa ere jaitsi dezakezu. Mendizalea bazara, lagunekin eta familiarekin zure herri inguruko mendiak igotzeko ohitura baduzu, hauxe duzu zuretzako aplikazioa, euskaraz eta gure lurraldeko mendi guztien informazioarkein. Gustu baduzu, probatu (edo eguneratu) Mendiak, edo instalatu zure telefonoan: hemen, Android eta iPhone gailuentzat.
2016ko udazkenean argitaratu genuenetik, ia 15.000 lagunek instalatu dute Mendiak APPa, eta ehunka mendi-igoera kargatzen dira aplikazioan astero-astero. Mendiak aplikazioak, Euskal Herriko 2000 mendiren inguruko informazioa ematen dizu, eta zure igoerak markatzeko, gordetzeko eta partekatzeko aukera ematen dizu.
Orain dela 2 urte pasa argitaratu genuenetik, etengabe ibili gara aplikazioa eguneratzen eta hobetzen, euskal mendizaleei ahalik eta aplikaziorik arin eta erabilgarriena eskaintzeko. Azken hilabeteetan garatu ditugun berrikuntzen artean daude, esate baterako.
Mapa arin, polit eta praktikoagoak.
Eduki gehiago, mendiak, informazio praktikoa, trackak...
Dominak irabazteko aukera, mendi-lehiaketetan bezala. Zuk igo mendiak, eta dominak lortzen joango zara, animo!
Zure profilean aukera gehiago eta estatistika osatuagoak.
Beste mendizale batzuen datuak ikusteko aukera, besteen igoerak atsegiteko aukera, eta abar. Aplikazioaren alderdi soziala ere garatu dugu.
Informazio gehiago CodeSyntaxen webgunean.
2016ko udazkenean argitaratu genuen Mendiak APPa. Orduan azaldu genuen bezala, mendizale arrunt eta familientzat pentsatutako aplikazioa da Mendiak. APP erabilterraza (webgunea ere badu, mendiak.eus), eta euskal mendizaleentzat erabilgarria izan nahi duena, ondorengo informazioa eta aukerak eskainiz:
Euskaraz dago eta Androiderako zein Iphoneetarako dago garatuta. Esan bezala, webgunea ere badu, mendiak.eus Azkenaldi honetan, abenduan aurreratu genuen bezala, erreminta eta aukera berriak gehitu dizkiogu aplikazioari. Dagoeneko erabiltzaile guztientzat daude eskuragarri azken bertsioan. Sartu eta probatu!
Erantzun
Sartu