Teknologia albisteak

Jarrion aplikazioa berritu da, web bidezko interfaz berri batekin

Erabiltzailearen aurpegia
2019-12-20 : 11:38

JarriON aplikazio mugikorra da, Android eta iOS bertsioak dituena eta CodeSyntax-ek garatua, eta euskarazko hainbat ikus-entzunezko biltegiratzen ditu. Aplikazioan ikusgai izateaz gain, Chromecast gailua edukitua, telebistara ere bidal daiteke seinalea (audio zein bideo). Aurten, berrikuntza gehitu diogu, web interfaze bat, zeinean erabiltzaileok alta eman eta zuen kanal propioa sortzea erabaki dezakezuen.

Web interfaze publikoan, aplikazioan agertzen diren audio eta bideo kanalak agertzen dira zerrendatuta, baina edukia toki bakoitzean dago (edo aplikazioan bertan, edo zure etxeko telebistan Chromecast edukita).

Hala ere, orain izena eman eta podcast kanal bat sortzeko aukera duzu, eta kasu horretan, mp3 fitxategiak ere ostatatuko dizkizu JarriON-ek: RSS baleko bat sortuko dizu sistemak (gero iVoox, iTunes edo beste edozein plataformatara igotzeko), eta JarriON-en bertan ere agerpena utziko dizu. Hoxie egin dugu, adibide gisa, Sustaturen podcast berriarekin, zeinarein orri propioa sortu den, eta elementu bakoitzak ere baduen bere orria, adibidez elkarrizketa honek.

Podcast propioa sortzeaz gain, bideo-kanala ere sor dezakezu. Kasu horretan, Youtuben baduzu kanal bat, haren ispilu bat lor dezakezu JarriON-en, edo bestela mp4 fitxategien bilduma bat baduzu, horrekin ere molda daiteke bideo-kanal bat.

Berrikuntza hauek posible izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren euskarazko IKT alorreko 2019ko laguntza deialdian onartutako laguntzari esker.

Erantzun

Sartu