Teknologia albisteak
1

Egunean Behin jokoak Zuzeneko Finala izango du denboraldi berrian

Erabiltzailearen aurpegia
2019-09-04 : 11:52

Irailean itzuliko ginela esan genuen, eta itzuliko gara, bai, lasai: Egunean Behin mugikorreko jokoaren bigarren denboraldia irailaren 16an hasiko da, astelehenarekin. Eta printzipioz Gabonak arte luzatuko da, abenduan egin nahi dugun ekitaldi batekin erremate moduko bat emateko: Zuzeneko finala izango da, abenduaren 14an, larunbatarekin, Azpeitiko San Agustin kulturgunean eguerdian, 12.00etan.

Abenduko finalean sari bereziak izango dira, eta mekanika eta formatua oraindik itxi gabe dugun arren, zuzeneko izaerarekin zera lortu nahi dugu: elkartutako guztiek aldi berean jokatuko dituzte partidak, galdera berdinekin, berdintasun osoan.

Finalekoaz aparte, dena den, Egunean Behin-ek asteroko mekanikarekin jarraituko du, egunero partida bat jokatzeko sistema hori, ausazko hainbat galderarekin, eta babesleek eskainitako sariekin: asteko irabazleari, eta zozketa bidez egunero jokatzen dutenen artean. Pizgarri horiez gain, finalera begira, beste extra bat ere bai: asteroko 10 lehenek gonbidapena jasoko dute abenduko zuzeneko finalean parte hartzeko.

Irailetik abendura, horrela beste 100 bat lagun gonbidatu ahal izango ditugu. Finaleko aretoan 200 lagun arte bildu nahi ditugunez, lekuak osatzeko izena emateko modu bat jarriko dugu martxan aurrerago.

Abenduko finala egin ahal izango dugu Azpeitiko Kulturaz kooperatibari esker, haiek kudeatzen dutenez San Agustin kulturgunea.

Ah, eta bide batez, Facebook-en eta Twitterren presentzia ireki dugu. Eta irailaren 16an, adi mugikorrari.

Erantzunak

2019-09-04 : 16:22

Ezin dut gehiago itzaron!

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago