Sustatu logoa Teknologia albisteak
codesyntax

CodeSyntax

Internet services. CMS's, mastery of Twitter streaming handling. Python programming: Plone, Django.

Artikuluak

Zumaiako Udalaren app mugikor berria garatu du CodeSyntaxek

CodeSyntax
CodeSyntax
2026-08-24 12:01

Duela egun batzuetatik martxan du Zumaiako Udalak CodeSyntax-ek prestatu dion udal zerbitzuen aplikazioa. Herriko informazioa eta udal zerbitzuak modu erraz, azkar eta erosoan eskuratzeko aplikazioa da, eta kexka eta iradokizunak bideratzekoa ere bai.

Mendiak aplikazioan, Laboral Kutxarekin erronka elkarlanean

CodeSyntax
CodeSyntax
2026-08-19 11:59

Mendiak aplikazioa Euskal Mendizale Federazioaren (EMF) app ofizial bilakatu denetik, erronka berriak ari dira agertzen bertan. Horietako bat, CodeSyntaxek, EMFk eta Laboral Kutxak izenpetu berri duten lankidetza-hitzarmenaren emaitza da: LABORAL erronka egitea; 2026 amaitu bitartean, zazpi mendi igoz gero, sari zozketan parte hartzeko aukerarekin.

Ezkoze, Lixoze, Jeztaze eta Eskiula: herri hauek Tagzanian kokatzeko zalantzak

CodeSyntax
CodeSyntax
2026-08-08 09:53

Duela egun batzuk CodeSyntax-ek kudeatzen duen Tagzania jokoan kexua jaso genuen erabiltzaile batena, Euskal Herriko toki bat asmatzeko orduan, Ezkoze tokatu zitzaiola, eta mapan, izatez Euskal Herritik kanpo kokatzen zela... Kontu geografiko interesgarri bat dago hemen, eta azaltzen saiatuko gara.

Tagzaniaren ekarpena Wikipediari: 4.000 argazki (eta etorriko direnak)

CodeSyntax
CodeSyntax
2026-07-30 08:17

Duela hilabete batzuk Tagzania aplikazioa berrituta atera zuenean CodeSyntaxek, eduki librearekin hornitu genuen, batetik kartografia librea (OpenStreetMap euskarazko kartografiarekin) eta bestetik. Wikimedia Commonseko argazki geokokatuak. Osagai horiekin dabil jokoaren mekanika, argazkietan identifikatzen saiatu tokia, eta mapan kokatu. Hortaz, jokoa hornitu genuen Wikipediako edukiarekin, baina orain mesedea itzuli diogu entziklopedia libreari: jokalariek Tagzaniaren bidez proposatzen dituzten tokien argazkiak Wikipedian kargatu ditugu. Oraingoz 4.000 argazki dira, eta jokoa martxan den bitartean, ekarpenak gehitzen jarraituko dugu.

Xiba, joko eta app berria

CodeSyntax
CodeSyntax
2026-05-26 09:04

Egunean Behin eta Tagzaniaren ondotik, egunero dosi txikietan kontsumitzeko beste joko eta app bat kaleratu du CodeSyntax-ek: Xiba. Joko bat... edo joko sorta: egunero denborapasa edo puzzle erako hiru joko proposatzen dizkizu Xibak, zortzi jokoko katalogo batetik, eta horiek ebazten saiatzea da kontua. Buru-trebezia eta arintasuna neurtzeko jokoak dira.

Egunean Behin jokoaren 21. denboraldian, Tokikom Liga jokatuko da astelehenetik aurrera

CodeSyntax
CodeSyntax
2026-05-07 10:05

Egunean Behin jokoaren 21. denboraldia maiatzaren 11ren eta uztailaren 12aren artean jokatuko da, 9 asteko lehian. Ohiko asteko babesletzak eta sariak izango dira, eta denboraldikoak ere bai, kasu honetan Tokikom toki komunikabideen bateraguneak babestuta.Tokikom eta bere hedabideen partaidetza beste ekimen batean ere gauzatuko da: 10 hedabidek eta beren eskualdeetako partaideek elkarren arteko lehiaketa propioan arituko dira. Tokikom Liga izango da hori.

Milioi bat partida Tagzanian, euskal bazter errazen eta zailenak determinatzeko (Guggenheim, Ahedo)

CodeSyntax
CodeSyntax
2026-04-14 10:32

Abenduan berrabiarazi genuen Tagzania aplikazio / jokoan mugarri bat gainditu da Aste Santu igaro berrian: milioi bat partida jokatu dira. Eta egunero 10.000 lagunetik gora ari direlarik, gora doa kopurua. Datu multzo bat bilduta dugu, hortaz, jendeak non asmatzen duen eta non ez, eta oraingo honetan Euskal Herriko tokiei erreparatuko diegu. Agian ez da sorpresa, baina hauek dira Euskal Herriko toki ezagunenak, jendeak mapan kokatzen hurbilen asmatzen dituenak: Guggenheim Museoa Bilbon, Kontxako badia Donostian, eta Ipurua futbol-zelaia Eibarren.

CodeSyntax, Plone Fundazioaren babesle berria

CodeSyntax
CodeSyntax
2026-03-11 09:19

CodeSyntaxen hasieratik egin dugu software librearen eta komunitatean oinarritutako garapenaren aldeko apustua. Eta horregatik, oso harro gaude aste honetatik aurrera Plone Fundazioaren babesle ofizial bihurtu garela iragartzeaz. Plone da Python programazio lengoaian oinarritutako CMS edo webguneak kudeatzeko plataforma libre eta sendo bat, CodeSyntax-ek bere bezeroentzako proiektu askotan darabilena.

Izan Premium eta kendu publizitatea Tagzaniatik

CodeSyntax
CodeSyntax
2026-03-08 09:19

2025ean Tagzania joko eta aplikazioa martxan jarri genuenean, bertsio egonkor batekin abenduan, jokoan publizitatea sartzeko aukera hartu genuen CodeSyntax-en. Uste dugu ausart jokatu genuela, unibertso txiki batean (euskaldunenean) iragarkien agerpenak atzera egin diezaiokeelako erabiltzaile askori, baina iraunkortasun bide bat eskaintzeko app-ari, probatu behar genuela erabaki genuen. Orain, beste urrats ausart bat, bere txikian aitzindaria euskarazko aplikazioen eta jokoen mundutxoan, publizitate hori kentzeko Premium aukera eskaintzea. Ordainketa txiki baten truke, iragarkirik ez.

CS-Energia, energia berriztagarrien kooperatibentzako aplikazio sorta

CodeSyntax
CodeSyntax
2026-03-01 16:32

Energia garbien generazio, kontsumo eta banaketarako sortu diren kontsumitzaile-kooperatiba batzuk CS-Energia deitu dugun garapena erabiltzen ari dira 2025etik. CodeSyntax-ek sortu duen tresna hau, kudeaketa plataforma bat eta mugikorretarako aplikazio sorta bat dira aldi berean. 

Jarraitu gaitzazu