Internet services. CMS's, mastery of Twitter streaming handling. Python programming: Plone, Django.
Youtuben argitaratzen diren euskarazko bideoak gordetzen ditu TBX.eus webguneak, modu automatikoan. Duela urte bete inguru argitaratu zen eta harrezkero euskarazko bideoak detektatzen eta biltegiratzen joan da. Horrela, 2017an Youtuben gehien ikusi diren euskarazko bideoetako batzuk zeintzuk izan diren jakin dezakegu. Hemen dituzue, ikuskatze gehien izan dituzten bideo horiek*.
TBX jaio da. PuntuEus bat da, eta te-be-ixa ahoskatzen da. Euskaldunok sarean ikusten ditugun bideoen sailkapen automatiko eta jarraitu bat da. Lehen bertsio honetan, eguneko, asteko, hilabeteko eta urteko ranking aldakorrak eskaintzen ditugu. Besteak beste, sareko euskarazko bideoei bisibilitatea ematea da proiektuaren helburuetako bat.
Euskadiko software libre eta ezaguera irekien enpresen ESLE elkarteak antolatuta, atzo eta gaur, azaroaren 22 eta 23a, LibreCon 2016 ari da ospatzen Bilboko Euskalduna Jauregian. Seguruenez, 4.0 Industriaren eta Finantza Sektorearen erronka berriei Open Source IKT irtenbideak ematea helburu duen enpresa-topaketa handiena izango da aurtengo Librecon. Izan ere ESLEk antolatu duen bi eguneko ekitaldian 1.500 profesional, 600 enpresa eta erakunde, eta 80 ponente baino gehiagoren parte hartzea espero da.
Mendiak izeneko APPa aurkeztu dugu. Euskal Herriko mendizale guztiei zuzendutako aplikazioa da, doakoa eta euskaraz. Euskal Herriko 1.500 mendi ezagunenen katalogoa biltzen du, eta mendizaleei bere igoera guztiak markatzeko aukera emango dio, eta bere historial osoa gordetzekoa: zein mendi igo duen, noiz, zenbat aldiz. Horrekin batera, mendi bakoitzaren argazkiak eta iruzkinak gehitzeko aukera ere badago, eta informazio guztia lagunen artean partekatzekoa. Android dendan jaitsi dezakezu.
Twitter bidez egin dute galdera hori asteburuan: zeintzuk dira jarraitzaile gehien dituzten euskal txiolariak? UMAP.eus erremintari esker jakin dezakegu hori. Izan ere, UMAPek Twitterreko euskarazko jarduna batu eta aztertzen du eta, besteak beste, euskaraz ari diren Twitter kontu jarraituenak zeintzuk diren jakin dezakegu. Zalantzarik gabe, une honetan Asier Illarramendi (@illarra4) futbolaria da euskaraz egiten duen txiolari jarraituena (385.905 jarraitzaile). Hona hemen zerrendako hurrengoak.
Hiribiltzen ekimenak, Europako Hiriburutza Kulturalaren programaren barruan, Donostian oinezko ibilaldiak egitera animatu nahi ditu bisitari eta biztanleak, eta erronka bat planteatu: 84 egunetan munduari buelta emateko adina kilometro egin Donostiatik irten barik.