Teknologia albisteak

Bertsoeskola.eus webgune berria, baliabideen biltegi bat

Erabiltzailearen aurpegia
2019-09-30 : 12:13

Bertsoeskola.eus webgune berria garatu du CodeSyntax enpresak Bertsozale Elkartearentzat. Bertso eskoletan erabiltzeko materialaren bilgune bat da. Django azpiegiturarekin egindako webgune bat da, Python lengoaian kodetua.

Laburbilduz hauek dira material horien ardatz nagusiak:

  • Gaitegia atala. Bat-batean aritzeko 700 gai inguru, dela ofizioan,edo azken puntua emanda (adibide parea jartzeagatik). Adibide bakoitza bertsoaldia ikusi edo entzuteko adibidearekin dator.
  • Errimategia: hitz bat jarri bilaketa kutxan eta haren amaierarekin bat datozen hitzen zerrenda erakusten du. EHUko Ixa taldeak egokitutako aplikazio bat da, webgune berrian integratua,
  • Bertso jarrien bilduma.

Bertsogintzaren irakaskuntzara bideratutako Bertsozale Elkartearen bigarren webgunea da hau. Bertsolaritza ikastetxean proiektuaren baitan ikastetxeek badute bertsoikasgela.eus ataria (hau ere CodeSynyax-ek apailatua), baina hezkuntza araututik kanporako bertso eskolentzakoa da Bertsoeskola.eus. Hain zuzen ere, hauen aurkibide praktiko bat ere badauka webguneak. Bertso eskola bakoitzak bere programazio eta materialak kargatzeko aukera ere ematen du webguneak.

Baliabide praktikoen artean, hasiberrientzako fitxak ere badaude, eta bertso-saio bat antolatzeko behar duzuna azaltzen dizun atal bat ere.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu