Xabi Arbulu informatika ingeniariak aurkeztutako 'Erloju-orduak' proiektuak Egunean Behin jokorako galdera-sistema automatikoak sortzeko lehiaketako lehen saria (500 euro) lortu du. Lehiaketa Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateak eta Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak bultzatu dute, CodeSyntax enpresarekin elkarlanean.
Epaimahaiak bere epaian nabarmendu duenez, "Programazio erraza eta eraginkorra izateaz gain, egileak beste 5 galdera-sistema bikain aurkeztu ditu. Gainera, galderen sistema horrek balio berezia izango du euskara ikasten ari direnentzat ". Horrela baloratu da erlojuen proposamen hau, zeinak erloju-iruiak programatikoki marrazten dituen, ordu desberdinak markatuz eta horrekin bat datozen galderak planteatuz.
Xabi Arbulu irabazlearen beste galdera-sistema interesgarri horien artean egon dira zakarretarako elementuak zein koloretako zakarrontzietara bota behar diren, edo erosketak egiteko orduan egin beharreko kalkulu batzuk.
Halaber, epaimahaiak 5 accesit eman dizkie proiektu hauei, 100 euroko diru-hornidurarekin:
Hona jarraian saritutako programa hauetako batzuekin sortzen diren galdera adibide batzuk:
Lehiaketara aurkeztu dira 25 pertsona, batzuk binaka, eta gero beste lau ikasle talde, Mutriku BHI Institutuko irakasle batek xaxatuta. Batzuen eta besteen artean, 50 galde-erantzun sistema baino gehiago jaso ditugu, eta denbora pixkat hartzen dugunean, kode librea direnez, GitHub-eko biltegi honetan jarriko ditugu.
Galde-erantzunen sistemetan daude filmak, pertsonaiak, euskarazko adizki eta gramatika kontuak, mapak... Erabilitako iturrien artean Wikipedia eta Wikidata, Euskal Encodings, OpenStreetMap eta abar.
Proposamen aberats eta interesgarriak guztiak, eta Egunean Behin jokoan materiala aprobetxatuko da primeran, bai saria irabazitako lanen kasuan zein besteetan.
Eskerrik asko EHU, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztiei.
Erantzun
Sartu