Teknologia albisteak

Baltistan Fundazioak webgunea berritu du

Erabiltzailearen aurpegia
2020-02-16 : 13:03

Baltistan Fundazioaren webgunea berritu dugu, Plone eduki kudeaketarako sistema erabiliz. Webgune berri honen helburua Fundazioak egiten dituen ekintzen berri ematea da, aldi berean kolaboratzaile eta donazioak lortuz.

Fundazioa 2001ean sortu zen Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazioa izenarekin, Karakorumeko zortzimila metroko mendietako batean, Gasherbrum IIn hain zuzen, hil zen Felix Iñurrategi mendizalearen omenez. Gobernuz kanpoko erakunde honen xedea Baltistango Hushe bailarako biztanleriaren garapena bilatzea da. Fundazioaren zutabeetako bat giza prestakuntza eta prestakuntza profesionala da, eskualdeko biztanleei beharrezko gaitasunak eta azpiegiturak eskainiz.

Webgune berrituak modu grafiko ikusgarrian erakusten du zer egiten duen Fundazioak. Albisteak, proiektuen berri, argazki galeriak... Buletin bat ere badute, harpidetu e-postaz informazioa jaso nahi baduzu. Eta Fundazioaren zereginetan laguntzeko, zenbait bide: bazkide bihurtu, diru ekarpena egin, edo beste eraren bat proposatu.

Webgunea kudeaketa zuzenerako dago prestatua, mugikorrez ere erraz nabigatzeko, eta hirueleduna da, gaztelaniazko eta ingelesezko bertsioak ere baditu eta.

Bisitatu Baltistan.eus

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago