Teknologia albisteak

CodeSyntax-ek barruan darabilen Odoo ERP-az ikastaroa emango dugu UEUn

Erabiltzailearen aurpegia
2019/06/11
2019-06-11 : 10:14

ERP programak, Enpresa Baliabideen Plangintza programak. Datuak modu bateratuan jaso, gorde eta aztertzeko aukera ematen dute. CodeSyntax gure enpresan Odoo ERPa erabiltzen dihardugu azken bi urteetan, eta horren inguruan hitz egingo dugu UEUko ikastaro batean, aste batzuk barru.

ERPen artean oso ezagunak diren soluzio pribatiboak dauzkagu. Hauetan, erabilpen-lizentzia alokatzen du bezeroak, ez du programa bera erosten eta ez dauka iturburu kodera sarrerarik. Ondorioz, erakundea hornitzaileari lotuta dago, inolako burujabetzarik gabe.

Software librearen partetik soluzio egoki bat bultzatzen ari da ERPetan: Odoo. Hamar urte baina gehiago dira Odoo sortu zela, hasieran OpenERP izenarekin. Erakunde batek behar dituen zerbitzu guztiak eskaintzea du helburu moduan. Gurean hainbat Odoo hornitzaile daude eta bezeroak erraz aldatu lezake hornitzailez. Erakundea burujabeago litzateke, beraz. Gainera, software libreko programa bat izanik, iturburu kodera sarbidea dago eta edonork instalatu dezake bere kasa.

Duela urte pare bat aldatu genuen gure ERPa Odoogatik, etorkizunera begira sustengarriagoa izango delakoan.

UEUren Udako Ikastaroetan Odoori buruzko hauxe eskainiko dugu datorren uztailaren 9an: "Odoo tailerra: enpresa eta erakunde txikien kudeaketarako tresna".

Matrikula epea irekita dago esteka horretan, uztailaren 5a arte.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago