CodeSyntaxek martxoan Egunean Behin mugikorreko jokoa publikatu zuenetik, hazkunde iraunkor batekin eboluzionatu du jokalarien baseak. 10.000 inguruk jokatu dute azken astean, bakoitzak batez beste 5,5 partida. Jokoa martxan izan den denboraldi labur honetan, 600.000 partida, 6 milioi galdera, 4.000 talde martxan. Aste honetan igandera arte egiten ari den lehiaketatxoaren ondoren, aldiz, atseden hartuko dugu, irail erdira arte.
Erabilpen datu politez gain, pozten gaituzte neurtzen zailagoak diren beste zenbait kontuk. Jaso dugun mezu andanak, iruzkin eta ekarpen interesgarriak eginez asko, garapen berriak proposatuz, galdera posible berriak planteatuz, zorionak emanez. Babesleek eman diguten erantzun bikainak (aste honetan, adibidez, CodeSyntax bera da babeslea, baina produktu sinatuak eskaini dizkigute irabazleentzako Kokein eta Mursego musikariek, eta Uxue Alberdi, Angel Erro eta Josu Goikoetxea idazleek). Elkarrizketa, erreportaia eta txio mordoxka ere joan dela ikusteak. Denak estimatuak.
Horregatik guztiagatik gaude pozik, uste dugulako lortu dugula neurri batean hasieran esaten genuen bezala egunean minutu pare bat euskaraz jokatzeko aitzakia ematea jendeari. Bere xumean, bada zerbait.
Hona hemen, bitxikeria moduan, zenbait datu kurioso:
Galderak dira jokoaren funtsa, jakina. Tribial joko guztietan gertatzen da, galdetzen denaren araberako jokoa lortzen dela. Egunean Behienen, 53.000 galdera pasa daude une honetan, hainbat kategoriatan banatuta.
Nola banatzen dira galderak? Zer zailtasun dute? Hona pista batzuk:
Mota bakoitzaren atzetik datorren ehunekoa, asmatutako ehunekoa. Balio handiagoak galdera-mota errazagoa esan nahi du, beraz.
Honenbestez iritsi gara abuztura eta, pentsatu dugu geldialdi txiki bat egitea. Parentesi txiki bat.
Irailean itzuliko gara, irailaren 16an. Sari berriekin, galdera berriekin, aplikazioaren funtzio berriekin eta baita sorpresa polit batzuekin ere. Egon adi, ez joan urrutira.
Alegia, mesedez ez desistalatu aplikazioa ;-)
Erantzun
Sartu