CodeSyntaxek berritu egin du Euskal Kultura Erakundearen Eke.eus webgunea, Ipar Euskal Herriko euskarazko webgunerik beteranoenetakoa (lehen bertsioa, eke.org domeinuarekin, 1998an sortu zen). 2012koa zuen aurreko bertsioa EKEk, eta mugikorretarako egokitzapenaren aldetik, aldea nabarmena da orain berritu den bertsioan.
Berrikuntzaren baitan, Plone CMS-aren bertsio berrienera igaro da Eke.eus (Plone 5-era). EKEren jardueren berri emateaz gain, Euskal Kulturaren Agenda berriztu da bereziki.
Webgunea berrizteaz gain, e-postaz informatzeko EKEk dituen kanalak ere berritu dira, webguneko edukiekin automatikoki sinkronizatzen baitira hauek. Harpidetu nahi baduzu, hemen duzu aukera:
Berrikuntzen berri xeheago, EKEren webgunean bertan.
Erantzun
Sartu