Teknologia albisteak

Asier Sarasua

Erabiltzailearen aurpegia

Eibartik eta euskaraz.

Erabiltzailearen jarduna

Hegazti behaketa igandean: txori kantuak detektatzeko app-ak proba ditzagun

2023-04-18 : 10:48

Datorren igandean, apirilak 23, irteera ornitologikoa antolatu dugu Eibarren. Ezinbestekoa katalejoak, eta aukeran, mugikorrean app-ak: eBirdMerlin edo/eta Naturalist. Hauetako batez (Merlin Bird ID) eta antzekoa funtzioa duen BirdNET-ez idatzi dut duela gutxi. Txori kantuak ikasteko oso erabilgarri diren bi aplikazio dira.

eBird aplikazioa eta webgunea euskaraz daude orain

2023-02-05 : 12:47

Ornitologoek hainbat plataforma eta APP ditugu gure esku txori-behaketak gordetzeko eta partekatzeko. Horien artean eBird da mundu mailan erabilienetako bat, dela webgunearen bidez (www.ebird.org) zein APParen bidez (eBird APP). Bada, eBird-en plataforma osoa (APPa eta weba) euskaraz erabiltzeko aukera daukagu hemendik aurrera, Itsas Enara Elkarteko kideok koordinatu eta burututako lanari esker.

'Ixobrychus sturmii' amiltxori afrikarra Euskal Herrian agertu da

2023-01-06 : 09:50

Azkenaldian ikusi dugun hegaztirik bereziena agertu da Lapurdin, 'Ixobrychus sturmii' amiltxori txiki afrikarra! Autoak jota jaso zuten Getarian eta handik gutxira hil. Euskal Herrian sekula ikusi den espezierik arraroena ez bada, gutxi faltako zaio!

Mendiak app-a erabiliz, tokiko erronka bat

2021-09-01 : 16:10

Duela hilabete batzuk erronka txiki bat ere ipini nion nire buruari, Eibarko mendi guztiak (edo hobeto, Eibarko mendiak mendilerroko mendi guztien tontorrak) zapalduta izatea urtebeteko epean. Eta uda honetan burutzea lortu dut, Mendiak aplikazioaren laguntzarekin. Hemen azalduta nola egin dudan.

Txori behatzaile baten aholkua: ezagutu Doñana

2020-01-14 : 08:30

Datorren Aste Santurako irteera bat planifikatzen ari bazara, iaz egin nuenetik iradokizun bat: Doñana, Andaluzian, Europa hegoaldeko Parke Nazionalik handienetakoa. Hegaztien migraziorako ezinbesteko hezegunea, hainbat espezie mehatxaturen etxea... Europako naturgunerik garrantzitsuenen artean dago, zalantzarik gabe.

Duka txori ez-hegalari desagertua (baita hiztegitik ere)

2019-11-25 : 08:11

1677an argitaratu zuen Piarres Etxeberri "Dorre" lapurtarrak Liburu hau da itsasoko nabigazionekoa izeneko lana, gure inguruko itsasoetan egoki nabigatzeko hainbat aholku ematen dituen gidaliburua. Hortxe aurkituko dugu, ziurrenik euskarazko txori-izenak biltzen dituen lehenengo zerrendatxoa dena. Sei izen besterik ez, baina arrazoi historikoengatik aipagarria, besteak beste, lehenengoz (eta agian azkenengoz euskal idazle klasikoen artean) XIX. mendean desagertu zen pottorro handiaren (Pinguinus impennis) aipamena egiten duelako, hegan egiteko gaitasunik ez duen hegazti bat.

EAEko Atlas Ornitologikoaren datu-bilketa aurrera doa

2019-06-20 : 10:36

2016. urteaz geroztik Euskal Autonomia Elkarteko atlas ornitologikoa osatzen aritu gara hainbat erakunde, elkarte eta bolondres. Aranzadi Elkartea da sustatzaile nagusia, eta herrialde bakoitzean elkarte bat dago koordinazio-lanak egiten (Itsas Enara Ornitologia Elkartea Gipuzkoan, Sociedad Ornitológica Lanius Bizkaian eta Arabako Natur Institutua Araban).

Hautespen naturaletik aparte, eboluzioan badira beste faktore batzuk

2019-03-07 : 10:44

150 urte inguru igaro dira Charles Darwinek eboluzioaren inguruko teoria argitaratu zuenetik. Eboluzioaren ideia finkatu zuen, eta eboluzioa gidatzen duen mekanismoa ere proposatu zigun, hautespen naturala. Baina hara, irakurketa batzuetatik, apunte batzuk: hautespen naturaletik aparte, eboluzioan badira beste faktore batzuk. 

1

Sekula baino hegazti gehiago behatu nahi dira egun bakarrean, datorren zapatuan, maiatzaren 5ean #GlobalBigDay

2018-05-02 : 09:50

Egun gutxi batzuk besterik ez dira falta Global Big Day izenez bataiatu duten ekimenerako. Munduko txorizale guztiak aktibatu nahi dira, guztiak batera mendira irten (edo auzoko lorategira, herriko parkera, itsasora,...) eta inoiz baino hegazti gehien behatu nahi dira txorizale guztien artean. Duela pare bat urtetik Cornell Unibertsitateak bultzatzen duen ekimena da, maiatzaren lehenengo asteburuan egiten dena mundu mailan. Bere helburuak dira hegaztienganako interesa piztea eta naturaren kontserbazioaren premia azpimarratzea (eta, bide batez, eBird.org plataforma sustatzea).

Hegaztien migrazioa irudikatzen duten mapa animatuak

2017-12-22 : 12:32

Gero eta gehiago dira hegaztien behaketak bildu eta erakusten dituzten webguneak. Horietako bat da EuroBirdPortal (EBP). Azken eguneraketaren ostean, hegaztien joan-etorriak erakusten dituzten mapak sortu daitezke. Milaka ornitologoren datuak bildu eta mapa dinamiko hauen bidez erakusten dituzte. 105 espezieren ibilerak marraztu daitezke, guztiak ere datu errealetan oinarrituta (ornitologoen behaketetan, alegia). "Hiritarren zientzia" deitzen den horren erakusleihorik handienetakoa da EuroBirdPortal. 

Hegaztien argazki ederrenak 2017

2017-09-04 : 13:14

Bird Photographer of the Year lehiaketak jasotzen ditu urtero hegaztien argazkirik onenak. Duela egun batzuk eman zituzten aurtengo irabazleen izenak. Ederrak. BPOTY lehiaketak argazkilari txorizaleen maisutasuna saritu nahi du, bide batez naturaren ezagutza eta kontserbazioa sustatuz. Irudi onenak liburu batean jaso dituzte. Hona hemen zenbait kategoriatako irabazleak, tartean flamenko familia hauena, 2017ko argazkirik onenaren saria jaso duena.

Balea urdina: munduko animaliarik handiena Bizkaiko uretan

2016-09-30 : 10:23

Gure planetan sekula izan den animaliarik handiena da balea urdina (Balaenoptera musculus). Garai batean nahiko ugaria zen gure itsaso eta ozeanoetan, baina ehizaren eraginez milaka gutxi batzuk besterik ez dira geratzen. Oso arraroa da Bizkaiko Itsasoan ikustea, baina joan zen asteburuan ale bat agertu zen gure kostaldean. Bideo batean jaso dituzte animalia ikusgarri honen irudiak. Hona hemen.

Valderejoko Parke Naturala (Araba), Aste Santuan bisitatzeko moduko lekua

2016-03-24 : 09:36

Araba mendebaldean dago Valderejoko Parke Naturala, Valdegovía/Gaubea udalerrian, Burgosko mugan. 1992an izendatu zuten Natur Parke, 3.496 hektarea ditu eta parkearen egoitza Lalastra herrian dago. Udaberria oso garai egokia da (beharbada egokiena) Arabako parke natural zoragarri hau bisitatzeko. Aste Santurako proposamen bila bazabiltza, hortxe aukera bat. 

4

Munduko hegaztirik zaharrena, 65 urteko Wisdom albatrosa, ama izan da berriro

2016-02-15 : 11:06

Wisdom izeneko albatrosa da ezagutzen dugun hegazti basati zaharrena. Laysan espezieko (Phoebastria immutabilis) albatros eme bat da eta 1956. urtetik jarraitzen dute zientzilariek, orduan harrapatu eta eraztundu baitzuten, 5 urte inguru zituenean. Aurten ere, Hawaii uharteetako Papahānaumokuākea naturgunera itzuli da, eta bere haur txikia ere jaio da dagoeneko (irudian). Wisdomen 40. txitoa dela kalkulatzen dute ikerlariek, gutxi gora-behera. Bere adinarekin eta izandako kume kopuruarekin, marka ezagun guztiak gainditzen ari da Wisdom, eta harri eta zur uzten ditu zientzilariak urtero-urtero.

Aurrekoak ››