Teknologia albisteak

SEO Birdlifek sinadura bilketa abiatu du Urdaibaiko Guggenheim gelditzeko

Erabiltzailearen aurpegia
2024-07-16 : 17:19

Guggenheim Museoa handitzeko planak, Urdaibain egin nahi dutenak, Urdaibai Biosfera Erreserbaren etorkizuna arriskuan jartzen du. Horregatik, SEO Birdlife Espainiako Estatuko ornitologia elkarte handienaren eskutik sinadura bilketa abiatu da eskatzeko Solomon R. Guggeheim Foundation erakunde matrizeari Urdaibai Biosfera Erreserba suntsitzeari uko egin diezaion. Hemendik egin dezakezu bat kanpaina honekin.

Eskaerak dioenez, nahiz eta eskualderen ahalmen turistikoa gaindituta egon eta arautegiak eragozten duen, "Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Madrilgo Gobernuak Guggenheim Bilbao museoa handitu nahi dute, estuarioaren bihotzean bi egoitza kokatuz, eta horrek dakartzan azpiegitura osagarri guztiak instalatuz." Zrra gehitzen dute: "Inposatutako proiektua da, eskualdeko biztanleen beharrei erantzuten ez diena eta pertsona gutxi batzuei mesede egin nahi diena. Era berean, ez du loturarik Erreserbaren kontserbazio-helburuekin, ezta ere helburu sozial eta ekonomikoekin, eta horiei nabarmen eta atzera bueltarik gabe eragingo lieke."

Euskal Herrian dauden Biosfera Erreserba bietako bat da Urdaibaikoa (Bardeak dira bestea) eta, gainera, zati handi batean Natura 2000 sarean eta RAMSAR hitzarmenaren parte da.

Iñigo Urkullu lehendakariak urtarrilean adierazi zuen proiektua 2 urtez geraraziko zuela hausnarketa lasaiagoa behar zuelako. Hala ere, Pradalesek kargua hartu eta bere lehenengo erabakietako bat izan da 2 urteko etenaldi hori bertan behera utzi eta museo berria eraikitzeko lanak lehenbailehen abiaraztea.

SEO Birdlifek SeoActua bere plataformaren bidez bildutako sinadurak Guggenheim Fundazioak New Yorken duen egoitzara eramango ditu.

Zure sinadura gehitzeko hemendik egin dezakezu. Eskerrik asko.

Erantzun

Sartu