"27-0". Ez, ez da Mundialeko emaitza bat; gaurko Txile-Espainia partiduko gol-txortia. Euskeriak gaur Eibarren jasotako pasadia da.
2014ko ekainak 18, arratsaldeko 18:15, Ipuruako udal igarilekua. Ume eta gazte kuadrillaz beteta. Euren artian bueltatxo bat emon dot, ia zenbat ete zebizen euskeraz. Kontuak ataratzia erreza izan da: %0.
27 kuadrilla eta talde, 7-8 urtetik hasi eta 18-20 urtera bittartian, ikastetxe desberdiñetakuak: bakar bat bez euskeraz. Bakar bat bez, hutsa, zero.
Esango deste apokaliptiko, ezkor eta katastrofista hutsa naizela. Horixe izango da.... 27-0.
Susako editore Gorka Arresek (@armiarma) eman ditu kopuruak asteburu honetako Sautrelan (8. minututik aurrera ggb): liburu digitalak saltzen hasi zirenetik, duela 2 urte, 1652 ale saldu dituzte; alegia, bi urteko ahaleginak 1652 euro eman dizkio argitaletxeari (euroa liburuko). Horra hor gure merkatuaren egungo neurria eta ebook-en etekin ekonomikoa. Gorka beraren hitzak: "barregarria da". Bidea egitea ez da beti erraza..., eta eskerrik asko Susa! Orain galdera da: zer etorkizun dute euskarazko liburu digitalek?