Bird Photographer of the Year lehiaketak jasotzen ditu urtero hegaztien argazkirik onenak. Duela egun batzuk eman zituzten aurtengo irabazleen izenak. Ederrak. BPOTY lehiaketak argazkilari txorizaleen maisutasuna saritu nahi du, bide batez naturaren ezagutza eta kontserbazioa sustatuz. Irudi onenak liburu batean jaso dituzte. Hona hemen zenbait kategoriatako irabazleak, tartean flamenko familia hauena, 2017ko argazkirik onenaren saria jaso duena.
Alejandro Prieto Rojas izan da 2017ko irabazlea. Flamenko talde baten argazkia da, Rio Lagartos aintziran (Mexiko) ateratakoa. Zenbait flamenko heldu ageri dira, euren txitoak elikatzen. Argazki hau izan da kategoria nagusian irabazle izan dena, eta 5.000 liberako diru-saria jaso du British Trust for Ornithology elkarteak eta Nature Picture Libraryk antolatzen duten lehiaketan.
Irabazle den horretaz gain, beste kategorietako irabazleak eta aipamenak ere ikusgarriak dira. Besteak beste, kopetazuri (Fulica atra) "borrokalari" hauen argazkiak irabazi du Hegaztien Portaera kategorian. Andrew Parkinson da egilea eta 2 kopetazuri agertzen dira lurraldearengatik liskarrean.
"Hegaztiak hegan" kategorian, berriz, Australiako pelikano (Pelicanus conspicillatus) honen argazkiak irabazi du. Bret Charmanek atera zuen Australian.
BPOTY sariketaren webgunean beste makina bat argazki eder ere ikus ditzakezue.
(Jonathan Gaunt)
(Ionel Onofras)
(Markus Varesvuo)
(Jose Garcia)
Erantzun
Sartu