Teknologia albisteak

EAEko Atlas Ornitologikoaren datu-bilketa aurrera doa

Erabiltzailearen aurpegia
2019-06-20 : 10:36

2016. urteaz geroztik Euskal Autonomia Elkarteko atlas ornitologikoa osatzen aritu gara hainbat erakunde, elkarte eta bolondres. Aranzadi Elkartea da sustatzaile nagusia, eta herrialde bakoitzean elkarte bat dago koordinazio-lanak egiten (Itsas Enara Ornitologia Elkartea Gipuzkoan, Sociedad Ornitológica Lanius Bizkaian eta Arabako Natur Institutua Araban).

Euskal Erkidegoa 10*10 km-ko laukitxoetan banatu da (hemen goian irudia) eta horietako bakoitzak arduradun bat dauka, gehienetan ornitologo bolondres bat, beste kasu batzuetan Aldundiko Basozainak. Arduradun horrek, metodologia jakin bat jarraituz, bertan habia egiten duten hegazti espezieak detektatu behar ditu, datu kualitatibo eta kuantitatiboak lortuz. Ondoren datu guztiak gurutzatuko dira, beste behaketa batzuetako datuak ere erantsiko zaizkie, eta Euskal Herriko hegazti habiagileen inguruan sekula izan dugun argazkirik zehatzena jasoko dugu.

Pena bakarra, betikoa: EAEko datuak bakarrik lortuko ditugula. Oker ez banago, Nafarroan ere bada antzeko egitasmoren bat. Iparraldean, aldiz, ez daukagu datu berezirik, beti Akitaniako datuen barruan jasotzen ditugulako hango datuak. Hegaztiek ez dute mugarik ezagutzen, baina gurean mugak hertsiak dira gero!

Eguneraketa, 2019.08: Eibarko datuak osatu ditut nire blogean.

Erantzun

Sartu