Teknologia albisteak

Beste 400 txori espezieren izenak euskaraz, eBird-erako eta behar denerako

Erabiltzailearen aurpegia
2024-11-13 : 08:50

eBird aplikazioan urtero egiten den eguneraketa taxonomikoa aprobetxatuta, munduko hegaztien euskarazko izendegia osatu eta zabaldu dugu, euskarazko 400 izen espezifiko berri proposatuz Euskal Herritik kanpoko beste horrenbeste espezierentzat. Une honetan munduko 1.200 espezie inguru dira euskarazko izen arrunta duten txori espezieak, horien artean Europako (ia-ia) denak, irudiko enara ipurgorri eurasiarra barne. Euskal Batzorde Ornitologikoaren baitan Itsas Enara Ornitologia Elkartearekin lankidetzan egiten ari garen lanaren lekuko.

Udazkenero eguneratzen da munduko hegaztien zerrenda ofiziala. Mundu mailako erreferentzia taxonomikoa diren Clements eta IOC zerrenda eguneratzen dira sistematikoki eta, horren ondorioz, sarean dauden hainbat plataformatakoak ere eguneratu beharra dago, adibidez Wikipediako edota eBird-eko zerrenda, munduko 11.150 espezieen kokapen taxonomikoa eta izen zientifikoa egokituz. Eta izen zientifikoak eguneratzearekin batera, eBird plataformak izen arrunten zerrenda guztiak ere eguneratzen ditu, ingelesezkoekin hasi eta munduko 50 hizkuntza baino gehiagotan, tartean euskarazkoak.

Azken urteotan egindako lanaren jarraipen gisa, 2024an euskarazko beste 400 espezie-izen inguru gehitu ditugu zerrendetara, beti proposamen bezala, Europako hegazti guztien euskarazko izendegia osatzeko asmoz. Horrela, azken izen batzuen faltan, gure kontinentean inoiz behatu diren 1100 txori espezieek dute dagoeneko euskarazko izen arrunta. Zerrendari azkenengo ikutuak eman eta Gabonak aurretik emango dugu lan guzti horren informazio zehatzagoa sare eta hedabideetan.

Laburbilduz, beraz, eBirdeko zerrenda eguneratu dugu eta hantxe aurkituko dituzu lantalde honek egin dituen proposamenak. Gainera, Txoriak.eus webgunean ere gehitu dugu datu-base osoa, euskal txoriburuek bilaketak egin ditzaten, erreferentziak bilatzeko edota proposamenak eransteko.

Informazio gehiago, blog sarrera honetan.

eBird erabiltzeko (euskaratuta dago):

Erantzun

Sartu