Teknologia albisteak

'Ixobrychus sturmii' amiltxori afrikarra Euskal Herrian agertu da

Erabiltzailearen aurpegia
2023-01-06 : 09:50

Azkenaldian ikusi dugun hegaztirik bereziena agertu da Lapurdin, 'Ixobrychus sturmii' amiltxori txiki afrikarra! Autoak jota jaso zuten Getarian eta handik gutxira hil. Euskal Herrian sekula ikusi den espezierik arraroena ez bada, gutxi faltako zaio!

Ornithomedia webguneak argitaratu du albistea: Euskal Herrian sekula ikusi gabeko espezie bat agertu da Gabon hauetan Getarian (Lapurdi), Afrikar jatorriko amiltxori txiki bat da, Ixobrychus sturmii espeziekoa. Urtarrilaren 1ean, Urteberri egunean, auto batek jota batu zuten Getariako erdigunean. Handik faunaren babeserako Hegalaldia etxera eraman zuten, osatze aldera, baina itxura ona zuen arren (pisu egokia eta arazo larririk ez), biharamunean hil zen, zoritxarrez.

Euskal Herriko amiltxori txikiaren lehengusua da Ixobrychus sturmii. Kolorez iluna, azpialde argiagoarekin eta Sahara hegoaldeko hezeguneetan bizi da, Afrika tropikalean, arrain eta anfibioak janez. 

Inoizko Gabonik beroenak izan baditugu gurean, Afrikatik iritsi zaizkigun haizeen eraginez izan da, Afrikan ere gogor jo dutenak. Ez litzateke harritzekoa haize horiek bultzatu eta ekarri izana amiltxori tropikal hau gurera. Galizian ere azaldu dira antzeko bi espezie. Allen uroilo bat (Porphyrio alleni) eta oilanda ipurgorri bat (Porzana marginalis) eta, hiru kasuak berdin-berdinak ez diren arren, bai dira oso antzekoak: uretako 3 espezie tropikal eta afrikar, Europan erabat-erabat ezohikoak.

Interesa duenarentzat, gehiago azaldu du honetaz neure blogean.

Erantzun

Sartu