
Zurekin Bat lehiaketa izango da ETB1en irailetik aurrera. Astelehenetik ostegunera izangp da saioa, eta galde-erantzunen formatuko saioa izango da, kultura orokorreko galderekin.
Ikerbasque-k, Zientziarako Euskal Fundazioak, epe luzean EAEn zientzia garatu nahi duten ikertzaileei zuzendutako behin betiko 10 lanpostu eskainiko ditu. Hautagaiek ibilbide zientifiko sendoa, heldutasun profesional maila altua eta nazioarteko esperientzia zabala izan behar dute. Irailaren 10era arte dago eskariak egiteko aukera. Xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzu: Behin betiko lanpostuak 2021.
Uztailean argitaratu genuen Euskal Hedabideen 2020ko urtekaria kaleratu zela. Euskal Hedabideen Behategiak argitaratutako lanean, hedabide digitalek pandemiaren lehen urte berezi horretan bizi izandakoaren analisi bat zegoen, eta horren puntu nagusi batzuk dakartzagu gaur hona.
Duela 17.000 urte bizi izan zen mamut baten bizitzako ibilerak mapa baten gainean berregin ahal izan dituzte. 70.000 kilometro egin zituela 28 urtean ondorioztatu dute, eta gainera nondik nora ibili zen ere bai, mapa baten gainean. Nola egin duten komentatzea merezi du, lorpen zientifiko zirraragarria baita.
Abuztuaren 6an gauzatu eta iragarri zen Euskaltel enpresaren salmenta. MasMovil enpresak akzioen %98 eskuraturik (Masmovil nazioarteko hiru diru-funtsen jabetza partekatua izanik). Egun batzuen buruan jakin da jada Masmovilek jokaldi gehigarri bat egin duela: Euskaltelen telebistako unitatea saldu dio Agile Content enpresa katalanari, 32 milioigatik. (artikuluko irudia, Agile Content-en webgunetik ateratakoa da).
Europako hizkuntzen berdintasunaren aldeko ekimen batek, gai honek teknologiarekin duen loturaz inkesta ezarri du sarean. Interesgarria izan daiteke euskaldun gisa hau betetzea. Bi inkesta daude, hizkuntza teknologietan aditu izan daitezkeenentzat, eta beste bat hizkuntza-teknologien erabiltzaileentzat. Bigarren multzoan noski, denok gaude.
Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, bigarren deialdia antolatu du EIZIE elkarteak. Uztailaren 15ean eman genuen lehen deialdiaren esleipenaren berri. Aurtengorako aurreikusitako argitalpen-kopurua osatzeko, beraz, bigarren deialdi bat antolatu du EIZIEk. Deialdi honetan hiru liburu hautatu dira itzultzeko. Laginak aurkezteko epea: 2021eko irailaren 23a.
Gutxi-asko, hiritar gehienok erabili izan dugu inoiz Amazon denda erraldoia. Eta horrelakoetan sarri sortzen zaigu kezka: zer daki Amazonek guri buruz? Nire zer datu dauka? Bada, nahi badugu, badugu modua jakiteko zer dakien Amazonek guri buruz.
Lehendik ere susmoak zeuden arren, Hubble teleskopiari esker egindako azken ikerketak izan dira aukera hori baieztatu dutenak: Jupiterren satelite den Ganimedesen ura dago lurzoru izoztuaren azpian.
Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko hiru diru-poltsa deitu ditu UEUk. 3.000 euroko hiru poltsarako deia egin du UEUk eta proposamenak jasotzeko azken eguna urriaren 10a izango da. Xehetasun guztiak hemen dituzu: Unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko diru-poltsak 2021eko deialdia.
Sü Azia elkarteak Zuberoako euskalkia aldarrikatzeko eta ikasteko podcasta sortu du. Jean Bordaxar elkarteko kide da, eta podcastaren nondik norakoak azaldu ditu Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan. Zuberera hobeto ulertzeko eta hitz egiten ikasteko tresna berria jarri du martxan Sü Azia elkarteak: XiberoKazt. Testu eta kantuen bidez, euskalkira gerturatzeko aukera eskaintzen dute.
Literatura sorkuntza bultzatzeko asmoz, "Julene Azpeitia 34. ipuin lehiaketa" antolatu du Zumaiako Udalak. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da eta 3 sari emango dira.
Iazko azaroan sortu ziren fleet-ak, Twitterreko mezu iragankor laburren funtzionalitatea, baina urte erdi iraun dute, ez gehiago. Etzi, abuztuaren 3an, desagertuko da aukera hau Twitterren aplikazio bertsioetatik (web ingurunean ez da sekula gauzatu).
Zeresana eman du aste honetan Joanes Illarregik Bertsolari.eus-en bitartez kontatu duen bizipena. Ez-festa batzuen kontestuan, bertso-afarira joateko gonbitea jaso dute berak eta lagun bertsolari batek, eta joan dira. Egin ere egin zuten, bertso-saioa, baina bitartean, haren aurretik edo ondoren, halako hutsune komunikatibo eta emozional batean galduta egon ziren, antolakuntzak kasurik egiten ez ziela.
Administrazioa Euskaraz taldeak "erakunde euskarafobikotzat" jo du Nafarroako Administrazio Auzitegia, "Nnahiz eta batzuetan, gutxitan, euskararen aldeko ebazpenen bat eman." Kasu honetan ez da halakorik, kontrakoa baizik, auzitegiak lanpostu elebidunak kendu baititu herri hauetako udaletan: Zizur Nagusia, Berriobeiti, Antsoain, Uharte, Atarrabia, eta orain, Berriozar.
Adimen Artifizialerako Europar Elkarteak (EurAI) 2020ko doktore tesi onenaren bere saria eman du: Mikel Artetxe informatikari euskaldunak irabazi du "itzulpen automatiko gainbegiratu gabea" tesiarekin. Euskarazko itzulpengintza automatikoak azken urteetan emandako jauzia begi-bistakoa da erabiltzaileontzat (Itzuli, Batua.eus edo Elia erabiltzen dugunontzat), baina era berean esparru honetan lan egiten duten profesionalen bikaintasunaz ere harro egon gaitezke.
Uzeik eta Euskaltzaindiak elkarrekin landutako Telelanaren oinarrizko lexikoa argitaratu du (PDFan) Akademiak. Azkar ibili da Maite Goñi Gaurko Hitzean bideodei anotatzeko. Geuk hori eta beste mordoxka bat aipatuko ditugu artikulu honetan.
“Arnas Dezagun” guraso euskaldunen taldeko kideek eskaera egin dute, gutun ireki baten birtartez, haur euskal hiztunak ez sakabanatzeko gela desberdinetan. Haur euskaldunek erdaldunengan eragiteko egiten omen dute, eta horregatik banatzen dira gelaz gela, guraso hauek salatzen dutenez: baina erdiesten dena kontrakoa da, beraiek erdalduntzen dira kideko euskaldunen faltan.
Laura Vilagra Kataluniako gobernuko presidentetzako kontseilariak adieraz du Katalunian, bertako Gobernuak eta Espainiakoak datorren astean hasi behar dituzten negoziazioetan (abuztuaren 2rako dago jarrita hitzordua), ikus-entzunezkoen ekoizpen eta emisio kuotetan katalana (eta beste hizkuntza gutxituak) sartzearen garrantzia eta funtsezkotasuna aldarrikatuko dutela.
Munduko elkarte ornitologiko handi eta ezagunetakoa da Audubon Society elkarte ipar-amerikarra. Urtero antolatzen du hegaztien inguruko argazki-lehiaketa zabal bat eta joan zen astean jakinarazi dituzte 2021eko irabazleen izenak.