Teknologia albisteak

Mangamore manga jaialdia urrian itzuliko da Zornotzara

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-09-16 : 11:16

Datorren urriko 8aren eta 10aren artean ospatuko da Mangamore manga zeltuen topaketa Zornotzan. Presentziala izango da, baina Covid arauekin egin beharko da eta maskarak derrigorrezkoak dira (ez traba handia mangazaleentzat).

Mangamore, manga, anime eta kultura japoniarrari buruzko jardunaldiak, Zornotzako Ametx-ek (Amorebieta-Etxanoko Erakunde Autonomoak) sortu zituen helburu zehatz batekin: subkultura honek, eta bere baitan batzen diren diziplina ezberdinek, gazteen artean sorrarazten duen interes hazkorrari erantzutea.

Gazteen artean, baita Amorebieta-Etxanokoen artean ere, gero eta arrakasta handiagoa duten arte-espresio bi dira animea eta manga. Gazteen ikuspegi biribila izango zuen kultura-ekitaldia sortu beharraz jabetuta, Gazte Informazio Bulegoak Anime-Manga Jardunaldiak izeneko proiektuari eutsi zion 2007an, herriko hainbat elkarteren lankidetzaz (Forjadores eta Soshiki) eta Bizkai osoko kolaboratzaileak bertaraturik (Tarasu).

2021eko ediziorako Doako sarrerak eskuratu daitezke jada hemen. Honako espazioak izango ditu topaketak:

  • GUNE GORRIA Japoniar Aretoa: Cosplay, Dance, Karaoke, Youtuberrak, arte martzialak…
  • GUNE BERDEA; Erakusketak, Familientzako tailerrak, hitzaldiak…
  • GUNE MOREA Artist espazioa: Artist Alley, tailerrak, arkadeak
  • GUNE URDINA, Dendak
  • GUNE HORIA Zornotza Aretoa: Antzerkia, Kontzertuak, Bideojoko txapelketak…

Gunez guneko egitaraua, hemen.

Erantzun

Sartu