Naturako argazkilaritza lehiaketen berri ematen dugu tarteka (abuztuan txori-argazkilaritza lehiaketa baten berri eman genuen), eta hemen da beste bat, argazki komedikoena, benetan polita: Comedy Wildlife Photography Awards. Urri amaierara arte dago epea publikoaren kategorian botoa emanez parte hartzeko (beste sari barzuk epaimahaiak erabakiko ditu).
Publikoak bozkatzeko kategorian 42 irudi daude. Hona batzuk:
Kaliforniako erregetxoa, badirudi ez zaiola asko gustatu enfokatua izatea. Euskaraz, geurean bizi den antzeko espezieari erregetxo, txio eta beste izen batzuekin esaten zaio.
Behean, jarrera akaso puntu bat indiferenteagoa duen beste hegazki bat, zuloetako hontza, Ameriketan ohikoa:
Hau mina! Txinako makako baten keinua...
Ez bakarrik animalia exotikoak, hirietakoak ere balio dute lehiaketarako, hala nola Hanburgoko kaleetako uso hau:
Gehiago ikusteko eta nahiz izanez gero baten aldeko botoa emateko, hemen.
Erantzun
Sartu