Teknologia albisteak

10 Minututan, denboraldi berria hezkuntza eta teknologia podkastarentzat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-09-15 : 16:51

10 minututan podkasta Zuzeuren podkast komunitatean haso zen baina orain ta Ulu Mediak eta Azkue Fundazioak elkarlanean ekoitzita egingo du aurrera 2021-2022 denboraldian. Maite Goñi irakasleak zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dira bereziki. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera.

Denboraldi berria Kurtso hasiera, elkar ezagutzeko sasoia atalarekin hasi du denboraldia podkastak: “Ikasturtea ondo abiatzea garrantzitsua da (harremanak eraikitzea, taldean giro ona sortzea, helburuak ipintzea…). 10minututan podcastaren ikasturteko lehen atal honetan, elkar hobeto ezagutzeko  jarduera batzuk proposatu ditugu. Jantzi kaskoak eta adi!”

Ulu Media ekoizlea enpresa berria da. Kazetaritzan, komunikazioan, audiogintzan eta istorio sorkuntzan esperientzia handia daukaten lagunek osatzen dute: Oier Arantzabal eta Cristina Tapia kazetariak, Martin eta Xabier Etxeberria anaiak (gidoilari eta idazleak), Juan G. Andres kazetari eta argazkilariak, eta Jon Gartzia soinu-diseinatzaile eta kazetariak.

Euskaraz eta erdarz podkastak ekoizten nabarmentzen ari dira aurten Ulu Mediakoak, adibidez EITBren podkast plataforman bada beraien produkturik.

Erantzun

Sartu