Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Wombok egiten duen adimen artifizialeko arte bitxia

Sustatu
2021-12-05 : 08:54

Wombo da Kanadako konpainia bat adimen artifiziala memeak egiteko erabiltzea erabaki duena. Duela hilabete batzuk, lypsinch eta abesti kontuekin atera zuten app bat, eta oraintsu "artea" egitea erabaki dute, Wombo Dream aplikazioarekin.

Euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko manifestua aurkeztu dute Durangon

Sustatu
2021-12-04 : 17:38

Pantailak Euskaraz plataforma "Euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko manifestua" aurkeztu du gaur, Durangoko Azokaren baitan, euskalgintzako eta ikus-entzunezkoen arloko hainbat eragileren atxikimendua jasota. 35 elkarte dira sinatzaileak, eta manifestuak 10 puntutan biltzen ditu bere erreibindikazioak.

1

Covid ziurtagiriak derrigor, nola egiaztatu behar diren azaldu gabe

Sustatu
2021-12-04 : 08:40

Gaurdanik Euskal Herri osoan Covid ziurtagiria eskatzen delarik hainbat tokitara sartzeko, Hego Euskal Herriko agintariek ez dute txintik esaten nola egin behar den egiaztapena. Katalunian, bai, https://verificacovid.gencat.cat web bidezko egiaztapen-sistema jarri dute martxan, eta informazio orri bat. Nafarroan ez dio ezer Osasunbideak, eta Osakidetzaren informazio orria ere barregarria da, ahazten baitzaie aipatzea nola egin ziurtagirien egiaztatzea.

ENE 2021, adierazpen instituzionala: Euskara lanabes, aro berrirantz

Sustatu
2021-12-03 : 13:27

Euskararen Nazioarteko Egunerako zenbait adierazpen eta lelo zabaldu dira gaur. EAEko erakunde zenbaitek eta UEMAk adierazpen bateratu bat kaleratu dute "Euskara lanabes, aro berrirantz" izenburuarekin. Eremu ez formalak ere euskararentzat irabazi beharraren garrantzia azpimarratzen du testuak. Sinatzaileak dira Eusko Jaurlaritzk, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiak, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udalak, EUDEL eta UEMA.

Elia Wikipedian integraturik, erronka proposatu dute ENE honetarako

Sustatu
2021-12-03 : 08:13

Elhuyarrek sortutako elia.eus itzultzaile neuronala dagoeneko Wikipedian erabil daiteke, zuzenean, Elhuyar Fundazioak, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE) eta Wikimedia Fundazioak egindako elkarlanari esker. Eliaren bidez, euskara, ingelesa, gaztelania, frantsesa, katalana eta galegoaren artean itzul daiteke, artikuluak sortzea azkartuz, hizkuntzen arteko ezagutza areagotuz eta munduko ezagutza guztia euskaraz egon dadin erraztuz. 

Kultura bonua Gipuzkoan, euskaraz hobari handiagoa, baina bonu gutxiago

Sustatu
2021-12-02 : 14:50

Gipuzkoako Foru Aldundiaren kultura sustatzeko bonuak bihar jartzen dira aktibo, abenduaren 3an, ostiralarekin. Urtarrilaren 29a arte iraungo duen sustapen kanpaina izango da, ez badira lehenago agortzen bonuak. Euskarazko kultura-produktuekin aurrezpen handiagoa dago, beste hizkuntzekin baino; baina bonu gehiago daude "erdarazkoak", euskarazkoak baino.

Hizkuntzen berdintasuna eskatu dute Espainiako Ikus-entzunezkoen legerako

Sustatu
2021-12-02 : 09:09

Espainiako Estatuko hizkuntza gutxituen aldeko zenbait erakundek, tarteanKontseiluak, Espainiako Ikus-entzunezkoen legean neurriak eskatu dituzte hizkuntzen alde. Batetik, berdintasuna bikoizketan, azpitituluetan eta audiodeskribapenetan; eta finantzatzeko betebeharrak berdintzea plataforma digitaletarako zein telebista-kanaletarako. Sinatzaileen iritziz, "ikus-entzunezkoena da gaztelania ez diren hizkuntzek bazterketa nabarmenena duten sektoreetako bat."

1743ko euskarazko gutuna agertu da Oiartzunen

Sustatu
2021-12-01 : 11:37

Euskara hutsean idatzitako 1743. urteko gutun bat aurkitu dute Oiartzungo udal artxiboan. Lapurtar zirujau batek Oiartzungo bikarioar idatzitakoa da, Paristik, 1743ko urrian datatua. Atzo aurkeztu zuten gutuna Oiartzungo udaletxean.

Panpi Ladutxe pilotari eta kantaria hil da

Sustatu
2021-12-01 : 13:03

Atzo hil zen, 66 urte zituela, Panpi Ladutxe euskal piliotari azkaindarra. Ezker paretako txapelketa nagusietako bat irabazi zuen lehen Ipar Euskal Herriko jokalaria izan zen Panpi Ladutxe. Pilotan ez ezik, kulturgintzan eta herrigintzan nabarmendutako gizona izan zen.

Igo Bolumena jardunaldia, periferiako gazteen euskalduntze problematikoa

Sustatu
2021-12-01 : 08:37

Euskara eta kulturaren transmisioa, ertzetatik. Horixe du abiapuntua Igo Bolumena jardunaldiak, zeina bihar abenduaren 2an egingo den Barakaldon. Goizeko topaketa izango da, 9:15etik 14:30era. AHIZE-AEK-k antolatua, HPS, Foru Aldundia eta Barakaldoko Udalaren laguntzarekin. 

Munduaren historia, xake-taula batean

Sustatu
2021-12-01 : 09:16

“64 begirada xake-taularen zuri-beltzetan argitaratu berri du Gari Berasaluze Ostolazak UEUrekin. The Queen’s Gambit telesaila ikusi eta xakearekiko sukarrak zeharo harrapatu ondoren idatzi du liburua. Bertan, dokumentazio-lan mardul baten ondorioz, xakea ardatz duten 64 istorio harilkatu ditu. Bere esanetan, “munduaren historia biltzen du xakeak”.

Prest aldizkariak 20 urte bete ditu

Sustatu
2021-11-30 : 11:51

Ez da Sustatu 2001ean 20 urte bete dituen bakarra. Bilboko Deustualdeko Prest! aldizkaria, izatez, zaharragoa da. 2001eko martxoan jaio zen Berbaizu euskara elkartearen eskutik, eta ordutik hurbileko informazioa euskaraz helarazten du, hilabetekari eran. Hilabeteak gora-behera, ospakizun sorta oraintxe antolatu duten, egitarau bat osatu dute 20 urte betetzen dituztela ospatzeko. 

Durangoko Azoka bisitatzeko txandak hartzeko erreserba-sistema ireki dute

Sustatu
2021-11-29 : 13:42

Covid pandemiak okerrera egin duen azken bira honekin, Durangoko Azokak halabeharrez moldatutako protokoloa, joan den astean jakinarazi zenez. Sarrerak erreserbatu egin behar dira Landako eta Plateruena guneetan, eta gaur ireki da jada txanda hartzeko erreserba sistema hori. Erreserba egiten duen pertsona bakoitzak lau toki hartu ditzake jada eskaera batekin.

Galdedebalde, 100 saio umorezko irratia egiten (eta Interneten ere bai)

Sustatu
2021-11-29 : 12:37

"Eitb podcast, Twitch, Youtube edo eta beste edozein plataformetaz aparte gu ere uhinetan gaude eta hortan jarraitzeko asmoa daukagu." Kexua edo aldarria Julen Portillori entzun genion duela egun batzuk. Uhinen bidezko irrati baten aldarria, Zaruzko Arraio irratiarena, eta han egiten den Galdedebalde umorezko saioarena. Gaur tokatzen da, astelehenero bezala. Gainera, gaur egunean, irrati modu hau ez da uhinen bitartezkoa bakarrik: Galdedebalde zuzenean Interneten entzun daiteke, Arrosa sarearen bidez ere zabaltzen da, audioak gordetzen dira eta hortaz podkast bat ere bada, eta aplikazio bidez ere jarraitzen ahal da.

Elia itzultzaile automatikoaren erabilpenean gorakada

Sustatu
2021-11-29 : 10:06

Elhuyarrek jakinarazi duenez, beren Elia itzultzaile neuronalak erabilpen hazkunde handia izan du 2021 honetan, aurreko urtearekin alderatuta. Erabiltzaileetan, %40 egin du erabilpenak. Bestalde, duela zenbait aste, Elia artikulu itzulpenetan laguntza gisa integratuta dago Euskarazko Wikipedian.

Durangoko Kabi@ren egitaraua: Sorkuntza digitala ardatz

Sustatu
2021-11-28 : 10:02

Laster izango den Durangoko Azokaren 56. edizioan Kabi@ espazio digitalaren programazioak ere izango du tokia, sorkuntza digitala gaia ardatz hartuta. Jarduerak Landako gunean izango dira eta hortaz, adi, txandak hartu beharko baitira kointziditzeko.

Gaur da 20 Urte Euskaraz Interneten jardunaldia, jarraitu streaming bidez zuzenean

Sustatu
2021-11-26 : 09:53

Gaur arratsaldean, 16.00etatik aurrera 20 Urte Euskaraz Interneten jardunaldia egingo dugu Bilboko Bilbao AS Fabrik eraikinean, Zorrotzaurren. Sustatuk 20 urte bete dituelako aitzakiarekin, geure esperientziaren berri, baina baita beste beterano batzuena ere bai tartean. Youtube bidez streaming zuzenean egingo dugu. 

Halta Definizione, artelanak detaile ikaragarrian

Sustatu
2021-11-26 : 09:19

Halta Defionizione Italiako webgune bat da hainbat artelanen definizio ikaragarriko argazkiak biltzen dituena. Italiako artearen historia maisulan ezagunak direnak daude bertan, baina baita beste herrialde batzuetakoak (Van Gogh eta inpresionistak, adibidez).

Appa Hi! aplikazioa, hitanoa (Oñatikoa) ikasteko

Sustatu
2021-11-25 : 10:16

Aste honetan jarri da app dendetan Appa Hi! aplikazioa, Oñatiko hitanoa ikasten laguntzeko sortua. Aplikazioa da Ingo Xonau! proiektuaren parte da, hitanoa herri hizkeratik ez desagertzeko ekimen bat, Oñatin garatua.

Covid/hedabideak laguntzak gainerako euskarazko komunikabideei zabaltzeko eskatu dio Hekimenek Jaurlaritzari

Sustatu
2021-11-24 : 19:14

Euskarazko Hedabideen Elkarteak, Hekimenek, agiria zabaldu du gaur, atzo zabaldutako albistearen ondoren: Covid-aren kalteagatik dirulaguntzak emango zaizkiela EAEko hainbat hedabideri, prentsa idatzizkoak eta irratiak, eta gehienak erdarazkoak. Izan ere, Hekimenek ere aztertu izan du pandemiak euskarazko hedabideen artean eragin nabarmena izan duela... Horregatik, Hekimenek eskatu dio Jaurlaritzari Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko asmoz zenbait komunikabideri emango dien laguntza gainerako euskarazko komunikabideei zabaltzeko.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››