Teknologia albisteak

Eusko Jaurlaritzak 5 milioi eurorekin lagunduko ditu Covid-ak kaltetutako hedabideak, gehienbat erdarazkoak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-23 : 17:04

Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euroz hornitutako diru-laguntza programa bat onartu du, EAEko prentsa idatziari eta irratiei zuzendutakoa, Covid19 pandemiaren eragin ekonomikoa arintzeko. Gaurko Gobernu Kontseiluan onartu da neurria. Berria egunkaria eta Bizkaia Irratia kenduta (330.000 euro), beste hedabide guztiak gaztelerazkoak dira (batzuetan euskarazko edukiak ere argitaratzen dituztela egia bada ere) eta 4.7 milioi euro jasoko dituzte.

Irekia albistegi publikoan argitaratu da hedabide zerrenda eta bakoitzari esleitutako kopuruak. Nonbait, audientzia baremo batzuk hartu dira kontuan, eta prentsa idatziaren kasuan, bertsio digitalen zenbakiak ere sartu dituzte tartean.

Hauxe da banaketa prentsa idatzirako:

  • El Correo 1.608.716,91 €
  • Diario Vasco 747.535,64 €
  • Deia 558.126,27 €
  • Gara 305.580,45 €
  • Noticias de Gipuzkoa 171.731,16 €
  • Noticias de Álava 113.645,62 €
  • Berria 290.427,7€

Irratien kasuan:

  • SER 520.244,41 €
  • Nervión-Gorbea 224.765,78 €
  • Cope 174.256,62 €
  • Onda Cero 123.747,45 €
  • Onda Vasca 73.238,29 €
  • Radio Popular 25.254,58 €Irudian, Covid krisiaz Berria egunkariak webgunean duen informazio atal bateko pantaila-irudia.
  • Radio-7 22.729,12 €
  • Bizkaia Irratia 40.000€

Euskarazko hedabideak dira hauen artean Berria eta Bizkaia Irratia. Gainerakoetan bi hedabide talde nagusi dira, Vocento taldekoek 2.4 milioi jasoko dituzte, ia laguntzaren erdia; eta Grupo Noticias delakoak ia milioi bat euro.

Irudian, Goiena webguneko pantaila-irudi bat, Covid pandemiako hasierako asteetakoa. Goiena eta euskarazko beste hainbat hedabide laguntzarik gabe geratu dira gaur jakinarazitako banaketan.

Erantzun

Sartu