Teknologia albisteak

Prest aldizkariak 20 urte bete ditu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-30 : 11:51

Ez da Sustatu 2001ean 20 urte bete dituen bakarra. Bilboko Deustualdeko Prest! aldizkaria, izatez, zaharragoa da. 2001eko martxoan jaio zen Berbaizu euskara elkartearen eskutik, eta ordutik hurbileko informazioa euskaraz helarazten du, hilabetekari eran. Hilabeteak gora-behera, ospakizun sorta oraintxe antolatu duten, egitarau bat osatu dute 20 urte betetzen dituztela ospatzeko. 

Hauxe da prestatu duten egitaraua:

Azaroak 29, astelena - San Inazioko anbulategia

18:00 Ibilbidea: San Inazioko baserri zaharrak. Hektor Ortegaren eskutik

Abenduak 1, asteazkena - Mullerrenea

  • 19:30 Proiekzioa: All the presidents's men

Abenduak 2, osteguna - Salesianos ikastetxeko antzokia

  • 20:00 Kontzertua: Mikel eta Esti Markez. Sarrera: 7 euro. Non eskuratu? Berbaizu Euskara Elkartea, Bordatxo eta Euskararen Etxea.

Abenduak 3, ostirala (euskararen eguna)

  • 18:30 Gazteentzako hitzaldia: Euskarak independentzia, independentziak euskara. Euskal Herrian Euskaraz eragilearen eskutik.
  • 18:30 Dantza kalejira Iruña kaletik abiatuta. Bihotz Alai taldearen eskutik.
  • 19:30 Argazki erraldoia Deustuko frontoian. Ekarri zure banderola!
  • 20:00 Kantu poteoa Deustuko tabernetatik. Bordatxotik abiatuta.
  • 22:00 Kontzertua Deustuko Gazte Lokalean: Oinutsik Erromeria.

Prest aldizkariaren etxea, Interneten, Uriola Bilboko euskarazko tokiko agerkariaren barruan dago, hemen: https://uriola.eus/prentsa/prest/

 

Erantzun

Sartu