Teknologia albisteak

Panpi Ladutxe pilotari eta kantaria hil da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-12-01 : 13:03

Atzo hil zen, 66 urte zituela, Panpi Ladutxe euskal piliotari azkaindarra. Ezker paretako txapelketa nagusietako bat irabazi zuen lehen Ipar Euskal Herriko jokalaria izan zen Panpi Ladutxe. Pilotan ez ezik, kulturgintzan eta herrigintzan nabarmendutako gizona izan zen.

Esku huskako pilotan, trinketean nabarmendu zen lehenbizi: buruz buruko bi txapel, eta binakako beste bi, 1970eko hamarkadan.

1980ko hamarkadan, ohikoa denerako berandu, 26 urterekin, hasi zen ezker paretako pilotalekuetako profesionaletan. Binakakoetan nabarmendu zen batez ere modalitate honetan, aurrelari zein atzelari, baina batez ere aurrelari lanetan jardun zuen. Txapeldun izan zen Joxean Tolosa atzelariarekin 1987an eta 1989an, eta txapeldunorde Martinikorenarekin 1988an.

Abeslaria ere bazen, eta bi disko kaleratu zituen (Aitari, 1995; eta Chansons du Pays Basque, 2002); baina batez ere zuzenekoetan nabarmendu zen. Urteren batzuetan 100 emenalditik gora egin izan zituen.

Prestatzaile lanetan ere aritu zen hainbat profesionalekin kantxan. Cesar Ortuzarrek gogoratu du anekdota gaur, hala lanean ari zela esan zuenetako bat: "Kantxan hankak ondo eta azkar mugitzeko, onena fandangoa dantzatzea da".

Dantzari, abeslari, pilotari... agur Panpi Ladutxe. 

Irudia, Xabier Euzkitze esatariaren txioan ikusi dugu, eta jakin dugu dela Harmaila aldizkarian azaldutakoa 2019an, Arnaitz Rubio argazkilariarena da (hemendikjakin dugu).

Erantzun

Sartu