Teknologia albisteak

Galdedebalde, 100 saio umorezko irratia egiten (eta Interneten ere bai)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-29 : 12:37

"Eitb podcast, Twitch, Youtube edo eta beste edozein plataformetaz aparte gu ere uhinetan gaude eta hortan jarraitzeko asmoa daukagu." Kexua edo aldarria Julen Portillori entzun genion duela egun batzuk. Uhinen bidezko irrati baten aldarria, Zaruzko Arraio irratiarena, eta han egiten den Galdedebalde umorezko saioarena. Gaur tokatzen da, astelehenero bezala. Gainera, gaur egunean, irrati modu hau ez da uhinen bitartezkoa bakarrik: Galdedebalde zuzenean Interneten entzun daiteke, Arrosa sarearen bidez ere zabaltzen da, audioak gordetzen dira eta hortaz podkast bat ere bada, eta aplikazio bidez ere jarraitzen ahal da.

Hona Portilloren rant hori:

"Ez dizuet inoiz esan baina, jakin euskaraz egiten den umorezko irrati saio bat badagoela. GALDEDEBALDE izena du, Arraio irratian emititzen da astelehenero eta iada 100. Saioa egitera goaz.

(izatez egin zen 100. saio hori, programaren 4. denboraldiaren barruan, eta hementxe dago gordea. Uste dugu beraz, gaur 101.a tokatzen dela. 21.30etatik 23.00etara, Zarautz eta inguruetan. 93.3 FM frekunentzian, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxetik egina.)

Eitb podcast, Twitch, Youtube edo eta beste edozein plataformetaz aparte gu ere uhinetan gaude eta hortan jarraitzeko asmoa daukagu.

Agian, ez dugu gure burua zabaltzen zabaldu behar dugun guztia, baina hor gaude, umore ona eta momentu ederrak transmititzeko prest! Nahi badezute instagramen galdedebalde izenarekin aurkituko gaituzue. Zuen zai egongo gara!

Galdedebalde Arraio irratiko saio bat da, baina ez da bakarra. Arraion besteak beste, Kirolaz, Bertsolaritzaz, Punk musikaz, Elektronikaz eta beste gauza askoz hitz egiten da. Hau dena 99.3Fm edo http://Arraio.eus  -en entzuteko aukera daukazute.

Baita ere Arrosapp aplikazioan. Besterik gabe, hemen gaudela eta hemen egongo garela esan nahi nizuen ! Besarkada bat".

Jasoa kexua, Julen. ArrosApp instalatzeko:

Eta kontsultatu Arraio irratiaren programazioa.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago