Teknologia albisteak

Halta Definizione, artelanak detaile ikaragarrian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-26 : 09:19

Halta Defionizione Italiako webgune bat da hainbat artelanen definizio ikaragarriko argazkiak biltzen dituena. Italiako artearen historia maisulan ezagunak direnak daude bertan, baina baita beste herrialde batzuetakoak (Van Gogh eta inpresionistak, adibidez).

Zoom tresna erraz batekin sar gaitezke artelanen detailera:

Ikus,

  • Botticelliren Udaberria
  • 14. mendeko Annunciazione bat. Adi nola hitzak transmititzen dituen goiangeruak eta Andre Mariaren eszeptizismo zoragarria.
  • San Mateoren bokazioa, Caravaggiorena, sekula margotu den Jesukristo guapoenarekin.

Irudiak ur-markaren daude markatuak, azken batean irudi-banku komertzial bat baita hau. Baina margoak berak copyright gabekoak dira, noski, kalitatezko erreprodukzio hauek dira lizentziatzen dituztenak. Caravaggioren San Mateo hori, adibidez, Erromako eliza ireki batean dago ikusgai. argazkiak egitea libre da bisitarientzat (flashik gabe).

Errromako beste eliza batean, halaber, artikulu honen ilustrazio nagusirako aukeratu duguna, San Inazio Loiolakoaren aintza edo gloria, Erromako San Inazio elizako sabaiko fresko harrigarria, barrokoaren maisulan bat.

Gloria di Sant'Ignazio

Bisitatu https://www.haltadefinizione.com 

Erantzun

Sartu