Teknologia albisteak

Kultura bonua Gipuzkoan, euskaraz hobari handiagoa, baina bonu gutxiago

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-12-02 : 14:50

Gipuzkoako Foru Aldundiaren kultura sustatzeko bonuak bihar jartzen dira aktibo, abenduaren 3an, ostiralarekin. Urtarrilaren 29a arte iraungo duen sustapen kanpaina izango da, ez badira lehenago agortzen bonuak. Euskarazko kultura-produktuekin aurrezpen handiagoa dago, beste hizkuntzekin baino; baina bonu gehiago daude "erdarazkoak", euskarazkoak baino.

Oraingo honetan, 80.000 euroko aurrekontuarekin, 8.700 bonu izango dira. Sustapen kanpainarekin bat egin duten Gipuzkoako 64 establezimendutan egongo dira. Bono horietatik horietatik 2.700 euskarazko produktuak erosteko eta 6.000 beste hizkuntza batzuetako liburuak, diskoak eta filmak erosteko.

Hamabi euroko hobari eta aurrezpena lortuko duzu euskarazko produktuetan hogei eurotik gorako erosketa bakoitzeko, eta zortzi eurokoa gainerako hizkuntzetan.

Bonuak edozein motatako liburuak (salbu testuliburuak, ikasketetakoak eta izaera profesionalekoak) eta ikus-entzunezko produktuak (Zinema eta musika, edozein euskarritan) erosteko baliatu ahal izango dira. Iazko saltoki berberetan egongo dira eta honela daude banatta: 24 Donostian, lau Oñatin, Irunen eta Errenterian, bi Mutrikun, Zarautzen, Zumarragan, Eibarren, Hernanin eta Tolosan, eta bana Andoainen, Arrasaten, Asteasun, Beasainen, Bergaran, Elgoibarren, Lazkaon, Legazpin, Mendaron, Oiartzunen, Ordizian, Orion, Pasaian, Soraluzen, Usurbilen eta Villabonan.

Erantzun

Sartu