Teknologia albisteak

Durangoko Azoka bisitatzeko txandak hartzeko erreserba-sistema ireki dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-29 : 13:42

Covid pandemiak okerrera egin duen azken bira honekin, Durangoko Azokak halabeharrez moldatutako protokoloa, joan den astean jakinarazi zenez. Sarrerak erreserbatu egin behar dira Landako eta Plateruena guneetan, eta gaur ireki da jada txanda hartzeko erreserba sistema hori. Erreserba egiten duen pertsona bakoitzak lau toki hartu ditzake jada eskaera batekin.

Landako

Landako Gunera sartzeko (erakusmahaiak egon ohi diren espazio handia), bost txanda egongo dira sartzeko, 10:00etatik 20:00ak arte; 1.200 lagun txanda bakoitzean, ordu eta erdiko tartearekin barruan egoteko.

Erakusleoietatik bira egiteaz gain, kontuan izan jarduera zenbait ere Landako gunean izango direla. Esate baterako, atzo zerrendatu genituen Kabi@ espazio digitalaren jarduerak. Errepasatu zer interesatzen zaizun, eta ondoren egin ordu-erreserba Landakorako tarte horretarako, hemendik.

Plateruena

Ahotsenea sortzaile guneko kontzertuetan ere, Plateruenan, derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Kasu honetan aurkezpen eta kontzertuak zerrendatu dituzte (ordu zehatzekin), eta horietako bat aukeratu behar duzu erreserba egiteko. Hemendik.

Plateruena barruan ez da ostalaritza zerbitzurik izango eta ezingo da norberak eramandakorik jan eta edan. Hemen zein beste espazioan, maskara derrigorra izango da, eta erantzukizunez jokatzeko eskatzen zaie bisitariei.

Erantzun

Sartu