Teknologia albisteak

Durangoko Azokak baldintzak egokitu behar izan ditu halabeharrez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-23 : 17:44

Covid pandemiaren joera ikusirik, Durangoko Azokak osasun-neurriak egokitu behar izan ditu laster izango dene ediziorako, gaur Durangoko Udalarekin batera jakinarazi duenez. Landako gune nagusian eta Plateruena aretoan (Ahotseneako kontzertuen tokia) izen enatea ezinbestekoa izango da. Webgunearen bidez ezarriko dute erreserba sistema hori laster.

Abenduaren 4tik 8ra da egitekoa aurtengo DA! azoka presentziala. Euskal kulturaren topaketa handiaren 56. edizioa da aurtengoa. Iazko berezia izan bazen, aurten ere uste zena baino aldrebesagoa izango da azkenean.

Landako Gunera sartzeko (erakusmahaiak egon ohi diren espazio handia), aldez aurretik izena emateaz gain, txandak eta aforoak zainduko dira. 1.200 bisitari sartuko dira Landakora aldi berean, ordu eta erdiko txandetan. Bost txanda egongo dira beraz sartzeko, 10:00etatik 20:00ak arte. Erreserba beharko da, zehaztuko duena nork zein txanda duen. Maskara derrigorra izango da denentzat.

Ahotsenea sortzaile guneko kontzertuetan ere, Plateruenan, derrigorrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea. Jarduera guztietan ezinbestekoa izango da maskara erabiltzea eta osasun-arau guztiak errespetatzea. 50 kontzertu daude une honetan programatuta. Gainera, Plateruenan ez da ostalariatza zerbitzurik egongo eta ezin izango da inolako edari edo jatekorik kontsumitu (ezta Landako Gunean ere).

Egoera berriak indartu egiten du online dendaren garrantzia, iazko azokaren muina izan zena. Kasu honetan abenduaren 3tik 7ra egongo da online denda martxan www.durangokoazoka.eus webgunean

 

Erantzun

Sartu