Gaur arratsaldean, 16.00etatik aurrera 20 Urte Euskaraz Interneten jardunaldia egingo dugu Bilboko Bilbao AS Fabrik eraikinean, Zorrotzaurren. Sustatuk 20 urte bete dituelako aitzakiarekin, geure esperientziaren berri, baina baita beste beterano batzuena ere bai tartean. Youtube bidez streaming zuzenean egingo dugu.
Streaming honetatik jarraituz gero, parte-hartze bakoitzerako galderak badituzue zuen pantailetatik, Youtubeko txatean utzi galdera, edo Twitter bidez #20urte traola erabili, eskerrik asko. Jardunaldiko aretoan galdera horiek jaso eta hizlariei transmititzeko prest egongo gara.
Hauxe da egitaraua, azkenean ospakizunaren parte bat moztu behar izan dugularik.
16.00 HARRERA. Eneko Astigarraga (CodeSyntax), Luis Berasategi (Bilbao AS Fabrik), Miren Dobaran (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea), Maite Goñi (ekitaldiko aurkezlea).
16.15 MAHAINGURUA: 20 URTE ZAHARRAGO. Sustatu (Luistxo Fernandez), Euskarazko Wikipedia (Iñaki Lopez de Luzuriaga),Armiarma (Patxi Gaztelumendi), Dantzan (Oier Araolaza)
17.15 PECHAKUCHA erako hitzaldi azkarrak.
18.15 HITZALDIA: Partehartzea eta eztabaida Interneten. Goizalde Landabaso eta Leire Narbaiza.
19.10. Crossover ikuskizuna: Behingoz Xerezaderen Hitza. Maite Goñi (Gaurko Hitza) eta Ana Morales (Xerezaderen Artxiboa).
19.20. Sustaturen izenean, eskertza eta matraka: Luistxo Fernandez.
Izena eman duzuenontzat, garaiz bete dezagun ordutegia, mesedez ahalegina egin 15.45etarako bertan egoteko. Hizlari zein ikusleok, denok eserleku eta mahaiak dituzue, distantziaz gordeak, eta mahaian entxufeak ere bai ordenagailua eraman eta bertatik kronika egin edo txiokatu nahi baduzue. Bertara iristeko moduak:
Erantzun
Sartu