Turismoa sustatzeko proiektuak teknologikoak bultzatzeko, Gipuzkoako I. Turismo Hackatoia antolatu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Otsailaren 19an eta 20an egingo da, eta hiru edo bost laguneko taldeetan egitea lana da koska. Miramongo Parke Teknologikoko eraikuntza nagusian, Donostian.
Zer asmatu behar da? Oinarri teknologikoko proiektu berritzaile bat diseinatu taldean, hartara turistak eta txangozaleak Gipuzkoako lurralde osoan hobeto banatzen laguntzeko eta esperientzia pertsonalizatu eta gogoangarri batez gozatzen laguntzeko.
Izen-ematea banakakoa da, gero 3 eta 5 pertsona arteko taldeak osatzeko. Taldean norekin joan nahi duzun badakizu, inskripzioan bertan adierazi dezakezu, baina ez da nahitaezkoa. Talderik gabe eman dezakezu izena, inolako arazorik gabe.
Hala ere, bertan lana taldeka antolatzea espero da Taldeak bi garatzailek, diseinatzaile batek eta sektore turistikoko aditu batek osatuko dituzte idealki. Beste osaera batzuk ere onartuko dira, baina, ahal dela, ez lau pertsona baino gutxiagokoak. Guztiek hemezortzi urtetik gorakoak izan beharko dute. Hala ere, hamasei urtetik gorakoek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta gurasoen edo legezko tutoreen idatzizko baimena badute.
Asteburuko jarduera izango da, Miramongo Parke Teknologikoko eraikin nagusian (Mikeletegi 53, Donostia), otsailaren 19an 9.30etan hasita eta egin osoko tartearekin (hasieran hitzaldiak, talde dinamikak eta horrela), eta igandean, 20ean, 10.00etatik 13.30etara garapenarekin jarraituz, 15.00etatik aurrera aurkezpen eta demoak, eta ixteko sari banaketa.
Aukera berritzaile onenentzako sariak hauek izango dira:
1. saria: 1.500€
2. saria: 1.000€
3. saria: 500€
Informazio gehiago eta sarrerak hartzeko, hemen. Parte-hartzeko oinarri zehatzak irakurri hemen baita ere.
Erantzun
Sartu