Teknologia albisteak

Barakaldok erreferendum bidez aukeratuko du bandera berria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-02-10 : 09:27

Otsailaren 13a arte daukate Barakaldoko bizilagunek beren herriko bandera berria aukeratzeko. Diseinu sinpleak proposatun dira egungo harmarri tradizionalaren ikurra ordezkatzeko, denak beltz eta horiaren konbinazio oinarrizkoak, Barakaldo Futbol Klubak duela 100 urte baino gehiago aukeratutako koloreen haritik.

Irudko horiek dira bost aukerak. Espainiako Bexilokogia Elkarteak proposatuak dira (Bexilologia, banderen azterketa eta zientzia). Udalaren webgune ofizialean bozkatu dezakete Barakaldon erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek; eta baita presentzialki estekan adierazitako tokietan.

Herritarrek gehien bozkatutakoa Udalbatzak onetsi beharko du. Erreferenduma ez da loteslea, baina ez dugu uste zinegotzien gehiengoak herriak bozkatutakoa atzera botako duenik.

Gaur egungo Barakaldoko bandera hau da, herriko armarria fondo gorri ilun baten gainean.

Barakaldo CF futbol taldeaeren ekipazio tradizionala hau da; 1917an ezarritakoa, sortu zen unean bertan:

Barakaldokoa bazara edo bertan bizi bazara, aukeratu eta bozkatu hemen.

Erantzun

Sartu