Wikipediaren kalitate eta interes orokorra bermatzeko (edo kalibratzeko) tresna bat Wikimedia Fundazioak proposatutako Hamar Mila (10.000) artikulu funtsezkoen zerrenda da. Jakintzaren hainbat alorretan "funtsezko" artikuluak zerrendatu dituzte (ikusi azalpena galegoz, adibidez). Kriterioak eztabaidagarri izan daitezke, baina tira, zerrenda egina dago, eta neurketarako prest, hizkuntza bakoitzak duen betetze-maila ikus daitekeelarik. Euskarazko Wikipediak ahalegina puntu honetan egitea erabaki du aurten, Euskal Wikilarien Kultur Elkartearen bultzadaz (EWKE) eta urte hasieran edizio-lehiaketak berrezarri zituen Hamar Mila artikuluetako hutsuneak betetzera bideratuta. Hilabete eta erdi igaro denean (neurketak hilaren 15ean egiten ditu Wikipediak), bi post aurreratu ditugu sailkapenean: 32. hizkuntza izatetik, 30.a izatera pasatu gara, eta azken hilabetean alderdi honetan gehien hazi den Wikipedia da gure hizkuntzarena.
Une honetan, Hamar Mila artikuluen zerrendan, 1.174 falta zaizkigu idazteko. Katalanek otsail honetan lortu dute marka, iaz lehiaketa baten bidez helburua 10.000 hauetan jarri ondoren.
Hala ere, ez da paramettro bakarra artikulutxo bat egitea, hutsunea betetzeko. Ikus azken hilabetean hamar milakoetan egin dugun aurrerakadan 1. postuan jartzen gaituen grafikoa.
Falta direnak hor daude zehaztuta, baina Stubs / Articles / Long Articles sailkapena ere inportantea da: 8.000 karaktere baino gutxiagoko artikulu laburrak, 8.000-16.000 tarteko ganorazko edo ertainak, eta 16.000tik gorako artikulu luze edo sakonak bereizten ditu horrek; eta goiko kategorietan artikulu handietara pasatzea (8k plus, edo 16k plus, modu batez esateagatik) inportantea da. Labur / ertain / luze sailkapenean luzeatzen joatea inportantea da beraz.
Wikiliarien Elkarteak prestatu duen grafiko honetan ikusten da 10.000 artikuluen egoera abendutik hona. Urdinak, sortu gabeak behera doaz; baina goiko mailan berdeak eta horiak handitzea inportantea da halaber.
Era bateko zein besteko artikuluen luzerak eta beste parametro batzuek, "puntuazio" orokor bat ematen dute, eta puntuazioaren arabera, munduko wikipedien sailkapen batean gaude. Abendutik gora goaz puntuazioan, eta sailkapenean aurrera egin dugu (marra urdina 32. postutik 30era pasatu gara).
Eboluzio honetan aurrera egiteko oso zaila omen dugu, EWKEtik jakinarazi digutenez, 29. postuan hizkuntza indartsu bat parametro onak dituena baitago, bulgariera. Hala ere, iristen ez bagara euren mailara, urte amaierarako 10.000 artikuluen betetze maila akaso gure esku dago eta ahaleginean sakontzeko dei egin dio EWKEk komunitateari.
Horretarako tresna gisa, esan bezala, lehiaketak proposatu ziren urte hasieran. 10.000 artikuluen zerrenda 11 alor tematikotan banatu dira (udako uztail abuztua lehia batean elkartuko dira), eta hilabete bakoitzean lehiaketa dago zerrendako horiek betetzen.
Hemen urtarrilekoa nola joan zen (Historia zen gaia), eta orain Otsailean (Artea), oso artikulu gutxi geratzen direla osatzeko. Baina sarien lehiatik aparte parte hartzeak badu zentzua.
Urtarrileko artikuluak, Historiakoak, hor daude oraindik. Sariak lortzerik ez dago, baina haiek osatzen egindako ahaleginak Hamar Milakoen markan lagunduko digu. Adi beraz, hilabeteko bakoitzeko orriari, hauei oraingoz:
Are gehiago, orri hauetako bakoitzean, eztabaida orrian, datu extra interesgarri bat daukagu:
Orri horietan arakatzen baduzue, ikusiko dituzue Petscan izenez markatutako lotura batzuk: horiek adierazten dute ze artikulu daude 8k eta 16k muga gainditzeko gertu; hau da, artikulu laburretik ertainera pasatzekotan, edo ertainetik luze izatera pasatzekotan, puntuak extrak emanez gure Wikipediari. Arrazoi esoterikoak direla medio, gainditu beharreko karaktere kopuru zehatzak ez dira 8.000 eta 16.000, baizik eta 8.273 eta 16.546; baina tira, muga matematiko zehatz horieta daude zuzenduak Petscan loturak.
Adibidez, hona bultzadatxo batekin otsailean asko laguntzeko artikuluak:
Horietan, edo gainerako Hamar Milakoetan kolaboratu, eta Wikipedia euskaldunak aurrera egingo du nabarmen. Animo!
Erantzun
Sartu