Bideo estatikoak, Instagrameko algoritmoen azken ondorio inozoa
Instagrameko memeetara ohituta bazaudete, ikusiko zenuten nola hedatu diren azken aldian bideo-meme estatikoak, hala nola esteka honetakoa. Ze zentzu du mugimendurik ez duen segundu bakar bateko bideo irudi isil batek? Algoritmoaren araberako zentzua du: Instagramek bideoak baloratzea erabaki duenetik, irudi finkoko memeek gutxiago balio dute, eta zuk halakoak egiten badituzu, irudia hutsarekin baino ikuskatze gehiago lortuko dituzu segundu bateko bideoarekin.
Joera estupido honek adierazten zer punturaino Instagram bateko algoritmoak duen garrantzia, jendearen apeta edo gogotik aparte, sistemak erabakitzen duenean automatismoz zuk zer ikusi behar duzun. Tiktok-en bideo lehia handitzen dela? Instagramek erabakitzen du bere edukian bideo-lehia egin behar dela, eta beraz algoritmikoki bideoak indartzen dira.
Eduki sortzaileak konturatu, eta edozein eduki bideo formatura egokituko dute, horrekin ikuskatze gehiago sortuko baitira.
Normala da hau gertatzea, edukia norberaren horma edo lerroan ikusteko modu nagusiak sare sozialaren algoritmoa denean. TikTok-en arrakasta faktore bat bere algoritmoaren sekretuari lotua dago, diotenez. Facebook/Meta-ren indar publizitarioa ere algoritmoei lotuta dago, haien interesen araberao edukia erakusten dizute Facebook-eko horman edo Instagrameko zure kontuan.
Joera horren kontrako eduki-ikuskatze egoki bakarra Twitterren ordenatze kronologikoa da; baina Twitterrek ere ahaleginak egiten ditu ordenatze hori barik, berak "zaindutako" eduki alternatiboa ikusten amaitu dezazun. Twitterren azkenengo erabakia, boto negatibo sekretuena, horretara zuzendua egon daiteke; beren algoritmoa fintzera, zuri eduki "enpaketatua" errazago emateko. Oraingoz bederen bi aukerak hor daude: "txioak gertatu ahala" (ordena kronologikoa) edo "txio aipagarrienak" (beraiei okurritzen zaizkien algoritmoen araberako edukia).

Egin kasu Sustaturi, Twitteren bederen, aukera dagoenez, "gertatu ahala" aukeratu. Jendeak txiokatzen duena jendearen ordenean, zuk erabakitako jendeari jarraitzen diozulako. Hori da zure algoritmoa, ez sare sozialek asma dezaketenea,
Erantzunak kargatzen...