Teknologia albisteak

Transhumanismoa debatera Euskadiko Filosofia Olinpiadan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-02-11 : 12:49

Euskadiko Filosofia Olinpiadaren IV. edizioa astelehenean hasiko da. Ordura arte izen-emateko aukera dago, eta gero martxoaren 4a arte lanak egin eta bidaltzeko epea. Zera da gaia: Transhumanismoa: Gizateriaren hobekuntza ala amaiera?. Teknologiaren bidez gizakiaren bizitza, esperientzia eta izatea eraldatzeko aukerari deitzen zaio transhumanismoa (labur eta gaizki esanda, seguru hobeto definituko dutela Olinpiadan).

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako DBHko 2. zikloko ikastetxeetako ikasle taldeetara dago zuzendua Olinpiada, eta zenbait modalitatetan hartzen da parte: argazkia, bideogintza, marrazketa filosofikoa, iruzkina eta dilema morala. Idazlanen kasuan euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz aurkezten ahal dira lanak,

Webgunean kontsultatu daiteke oinarrien araudia modalitate bakoitzerako. Iruzkina disertazio testual bat da, laburbilduz, eta dilema morala berriz pixkat landuagoa da, batetik dilema bat azaldu behar delako (transhumanismoaren gaiarekin lotua), eta aldi berean harentzako irtenbide bat planteatu eta arrazoitu.

Hona Olinpiadaren data funtsezkoak:

Informazio gehiago webgunean eta helbide honetara idatzita: filolinpiadaeuskadi @ gmail.com

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago