Teknologia albisteak

Bost + Bost, gizonezko eta emakumezko artistak, kriterioen inguruko zalantza eta guzti

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-02-13 : 09:45

“Bost gehi bost” erakusketa Vital Fundazioan ikusgai dago ikusgai martxoaren 30era arte (izatez, bost más bost hizkuntza nahasketarekin titulatua), eskulturaren, argazkigintzaren, grafitiaren, musikaren eta pinturaren munduko hamar artistaren erakusketa. Generoaren araberako aukeraketa bat da: bost eskultore klasikoago edo konsagratuak, gizonezkoak; eta beste arte diziplina batzuetako euskal artista berriagoak besteak, emakumezkoak. Enfokeraren egokitasunaz iruzkina egin zuen Haizea Barcenilla kritikariak duela egin batzuk, eskultoreen belaunaldian emakumezkorik egon ez balitz bezala...

Erakusketaren informazioan honela esaten da: "Proiektu kolektiboa eta belaunaldien artekoa da, eta artearen hainbat diziplinatako emakumeek eta gizonek kezkak eta sentsibilitateak gehitu dituzte".

Bost gehi bost horretan, hauek suertatu dira bost euskal eskultoreak: Koldobika Jauregi, Victor Arrizabalaga, Iñaki Olazabal, Mikel Lertxundi eta Iñigo Arregi.

Eta beste bostak, emakumezko artistakl, Nerea Moreno (argazkigintza), Eva Mena (grafitiak), Maika Gómez eta Sara Gómez (musikariak biak, txalapartariak) eta Maite Sainz (margolaritza).

Bost eskultoreen kasuan, beren lanen aukeraketa bat erakutsiko dute. Mikel Lertxundik (Berriatua, 1951), Iñigo Arregik (Arrasate, 1954), Victor Arrizabalagak (Mañaria, 1957), Iñaki Olazabalek (Andoain, 1959) eta Koldobika Jauregik (Alkiza, 1959) «eskultura modernoaren hainbat herentzia irudikatzen dituzte, eta guztiak batzen ditu, ikasgaiarekiko estimuaz gain, prestakuntza autodidakta bat, arte-zentroek antolatutako ikastaro eta tailerretan parte hartuz osatu dutena. Oteizaren, Chillidaren eta Ibarrolaren eragin handiko eszena batean sortu ziren. Hala ere, artista horiekiko eta Mendiburu eta Basterretxea bezalako beste batzuekiko distantzia kritiko batzuekin, erakusketa honetan parte hartzen duten eskultoreek beren poesia eskultorikoa moldatu zuten», dio Vital Fundazioaren azalpenak. 

Horien artetik, Koldobika Jauregi irratian entzun zuen Haizea Barcenilla kritikariak, esanez bere belaunaldiko emakume eskultoretik ez zuela ezagutzen. Artikuluan, memoriaz boteprontoan izen-zerrenda oroitarazten digu Barcenillak: Elena Mendizabal (1960), Dora Salazar (1963), Maria Luisa Fernandez (1955), Cristina Iglesias (1956). Izenak ez ezagutzea baino, beste hipotesi bat gehitu zuen Barcenillak:

"Edo agian Jauregik esan nahi zuena zera zen: ez dago guk egiten dugun eskultura mota, hau da, Txillidaren jarraipen sutsu eta zorrotza, egiten duen emakumerik. Hala balitz, berriz ere, galderak zergatik behar luke. Baliteke 60ko eskultoreek emakume jarraitzailerik ez izatea sortu zituzten giroak zein hizkuntza formalak, maskulinitatean hain errotuta egoteagatik, emakumeak sistematikoki baztertzen zituztelako?"

Zer dela ere... “Bost más bost” erakusketa dagoeneko ikusgai dago, asteartetik igandera, Vital Fundazioaren Erakusketa Zentroan. Martxoaren 30era arte ikusgai egonen da Ordutegia: asteartetik larunbatera 18:00etatik 20:30era: igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era. Informazio gehiago hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: