Teknologia albisteak

Euspot 2022, kooperatibismoa sustatzeko iragarkien bila

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-02-14 : 11:46

Euspot-en 2022ko edizioa 30 segunduko euskarazko iragarkiak egiteko lehiaketa izango da, gai honekin: gazteak kooperatibismora gerturatu eta balioan jartzeko, "zergatik lan egin kooperatina batean" galderari erantzungo dioten iragarkiak egitea izango da koxka.

Aretxabaletako Udala da lehiaketaren sustatzaile nagusia. Antolakuntza batzordea Arteman Komunikazioak, Mondragon Unibertsitateko Huhezi Fakultateak, Arizmendi Ikastolak osatzen dute, sustatzaile nagusienarekin batera, Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseilua.

Iragarkiak euskaraz ian behar du, 30 segundu iraun, eta musika erabiltzekotan spotarentzako propio sortutakoa edo lizentzia librekoa izan beharko da; edo, hirugarren aukera gisa, musika sorta batzuk eskuragarri jarri ditu antolakuntzak (hemen informazioa). Lana egiteko epea maiatzaren 19a arte ireki da jada, eta sariak emango dira ekainaren 2ko ekitaldi batean.

Sariak hauek izango dira:


• Spotik onena (1.000 euro).
• Publikoaren saria (500 euro).
• Gazteen saria (18 urtetik beherakoak) (500 euro).
• Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).
• Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
• Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).

Adi, hau laburpen bat da eta, irakurri arretaz oinarriak: https://euspot.eus/oinarriak/

 

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago