Teknologia albisteak

Ingurune Digitaleko Hiztegi Eleaniztuna (IDE) sortu dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-02-08 : 09:47

Ide.eus helbidean kontsultatu daiteke jada Ingurune Digitaleko Hiztegi Eleaniztuna, hiztegigintzako baliabide teknologiko berria, atzo aurkeztu zena. Ingurune digitaleko terminologia argitzeko funtzioa duen hiztegi bat da, eta termino multzo mugatu batekin hasi bada ere, etengabe elikatzea da bultzatzaileen asmoa.

Oraingoz gehitutako kontzeptuak atal hauetan daude banatuak: Internet, informatika, sare sozialak, telekomunikazioak eta zibersegurtasuna. Laster beste alor batzuk ere azalduko dira: merkataritza digitala (bankuak eta salerosketak), marketing digitala eta bideo-jokoak.

Terminoen euskarazko definizioak irudiz eta informazio gehigarriz hornituta ageri dira, eta inguruko erdaretako baliokideak ere bai (gaztelania, frantsesa eta ingelesa).

Proiektua Azkue Fundazioak eta Elhuyarrek abiatu zuten, bi erakunde hauez gain, Euskaltelen eta PuntuEus-en babes nagusia dauka, eta hainbat erakunde eta enpresaren laguntza ere jaso du, adibidez, Laneki lanbide heziketa proiektua, Game Erauntsia jokoetako terminologiarekin eta Interneteko terminoetan kolaborazio eskainiz, baita CodeSyntax ere, Sustatu egitern duen enpresa. Aditu talde bat dago proiektuaren atzean, pertsona hauek osatua: Aitzol Astigarraga (Euskal Wikilarien Kultur Elkartea), Sagra Crespo (Berritzegunea), Igor Leturia (Elhuyar), Urtzi Odriozola (Game Erauntsia eta Codesyntax), Leire Palacios (Puntueus), Olatz Perez de Viñaspre (EHU-IXA) eta Asier Sarasua (Codesyntax).

Bisitatu eta erabili https://ide.eus/

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago