Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren webgunea berritu da

Sustatu
2022-05-26 : 09:01

Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren webgunea (Behatokia.eus) berritu da, eta bertan integratu da Euskararen Telefonoaren zerbitzua, lehen aparteko zerbitzu batean zegoena. Behatokiaren marka berrira egokitu da webgunea.

Orai aurkeztu du Elhuyarrek, hizkuntza prozesamendu eta adimen artifizialeko marka berria

Sustatu
2022-05-25 : 14:48

Elhuyar Fundazioaren hizkuntza prozesamenduko eta adimen artifizialeko unitateak marka berria izango du aurrerantzean: Orai. Erakunde berriaren koordinatzaile Josu Aztiriak aurkeztu du gaur Donostian, Kursaal jauregiko areto batean, euskalgintza, administrazio eta industriako hainbat lagunen aurrean.

Ikusgela, mundua ulertzeko bideoak

Sustatu
2022-05-25 : 12:01

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE) Ikusgela proiektua sortu eta abiatu du: euskarazko ikus-entzunezko pedagogiko libreen ataria izango da Ikusgela.eus, eta bertarako sortutako bideo pedagogikoak, euskaraz eta libreak, Wikipediaren parte ere bilakatuko dira. 

Aitor Urrutia legebiltzarkideari software librearen gaineko formakuntza komeni zaio

Sustatu
2022-05-24 : 15:44

Hezkuntzan Librezale taldearen agerpena izan zen Eusko Legebiltzarrean joan den atsean, eta talde horren partaideek hitza hartu ondoren, batzordekideen txanda zen. EAJko taldeko Aitor Urrutiak, software libreaz askorik ez duela ulertzen agerian utzi zuen. Software libre guztia doan dela uste du Urrutiak. 2021eko beste agerpen batean, segurtasunik gabeko softwarea zela esan zuen. Bada garaia pixkat ikasi, formakuntza saioren bat, mintegiren bat, norbaitek eman diezaion Urrutia legebiltzarkideari. 

Eraldaketa digitala software librearekin, euskal industriako adibideak

Sustatu
2022-05-24 : 09:18

Miramon Enpresa Digitalak, SPRIri lotutako EAEko erakunde publikoak, "Eraldaketa digitala software libreko soluzioen bidez" jardunaldia antolatu du (gaztelaniaz), datorren ekainaren 14rako. Euskal industriaren kontestuan software librea nola erabiltzen ari diren ikusteko aukera bat.

Online hezkuntzarako Evolcampus tresna, euskaratuta eta demo batean ikusgai

Sustatu
2022-05-23 : 15:37

Online hezkuntzarako tresna bat, Evolcampus, euskaratu du Telelanduk, Aintzane Muguruzak hasitako kudeaketa eta aholkularitza enpresak. Aprobazko ikastaro bat jarri dute online, inork eskatuz gero sartu eta probatzeko. Eta barneko interfaze horietako batzuk bidali dizkigute artikulu hau ilustratzeko. Online dagoen demoa probatzeko, kontaktatu Telelandurekin.

 

Nafar Metabertsoan barrena uhinetan eta Twitchen

Sustatu
2022-05-20 : 15:23

Nafarroako Gobernuak baliabide absurdo bat jarri du sarean ('metaverso' bat, Sustatuk hemen komentatua) eta hortxe barneratu gara Twitcheko ikusleekin eta Segura irratiko entzuleekin batera. Zertarako, zer egiteko? ba ezertarako ere ez, ez baitu delako gauza horrek ezer egiteko. Horrez gain, Espainiako ikus-entzunezkoen legeaz jardun dugu, Interneteko streaming zerbitzuei euskarari begira ezarriko zaizkien baldintzak direla-eta,

TEKgunea jardunaldia ArantzazuLab-en: elkarlan teknologikoa herri-administrazioetan

Sustatu
2022-05-20 : 09:15

TEKgunea EAEko administrazio publikoetako berrikuntza teknologikoko bulegoa da, software garapen partekatua eta teknologia eraginkorrak zabaltzeko osatua. Datorren astean lan saio bat antolatu dute Arantzazun (Gipuzkoa), egiten dutena aurkezteko. Maiatzaren 25ean, datorren asteazkenean, goizez, ArantzazuLab-en egoitzan.

Juan Carlos erregearen hegaldia zuzenean: badoa Galiziara

Sustatu
2022-05-19 : 14:50

Interneteko hegaldi jarraipeneko zaletuek deskubritu dute: hegaldi bat abiatu da duela ordu gutxi Abu Dabhi hiritik eta Vigora doa, Galiziara. Flight Radar Interneteko aplikazioak identifikaturiko hegaldi guztiak markatzen ditu mapetan, eta hortxe da BFY747R hegaldia, une honetan 2.500 lagunek jarraitua, Mediterraneoaren gainean Zipre gainditu berri, Galiziara begira. Bi urte deserrian pasatu dituen Juan Carlos I.aren hegaldia izan daitekeela uste dute askok, espero baita Sanxenxo herriko belauntzien lehiaketa batean parte hartuko duela bere laguntxoekin (eta Vigoko aireportua dago hortik gertuen).

OPT-175B: Metak hizkuntza naturalera aplikatuko adimen artifiziala

Sustatu
2022-05-19 : 09:55

OPT-175B izeneko tresna erabilera librerako (baina ez-komertzialerako) jarri du Metak, Facebooken enpresak. AI edo adimen artifizialaren alorrean hizkuntza naturalaren prozesamendurako sortu den tresnarik handiena da. OPT-175B erabiltzeko ireki dutelako aurkezpen oharrean, Metan proiektuan lanean diharduten hainbat ikerlariren izena agertzen da, tartean Mikel Artetxe informatikari euskaldunarena. Artetxek berak azaldu digu Sustaturako OPT-175B-ren irismena eta garrantzia zein den.

2022ko Euskaraldia aurkeztu dute, ariguneetan zentratutako edizioa

Sustatu
2022-05-18 : 16:08

Euskaraldiaren hirugarren edizioa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, gaur aurkeztu dutenez. 2. edizioak ariguneen irudian zeukan jarrita indarra, baina pandemiaren urtean gertaturik (2020), nolabait lausotuta geratu zen 2022ko edizio honek, beraz, belarriprest eta ahobizi kontzeptuak berriro lantzeaz gain, ariguneen ideiara lerratuko da berriro. 

Ikus-entzunezkoen legea: aurrerapen posibleak eta erreibindikazioak bozketa hurbildu ahala

Sustatu
2022-05-17 : 16:18

Espainiako ikus-entzunezko lege berriaren tramitazioa bozketa eta onarpen posiblera iristen ari da Espainiako Kongresuan (bozketa aurrikusia, maiatzaren 26an); eta mugimenduak aregoatzen ari dira legean euskarazko eta hizkuntza gutxituetako edukiak sartzearen alde. EAJ-k zenbait emendakinen onarpena lortu duela negoziaketan iragarri du, eta beste neurri batzuekin oraindik eztabaidan ari direla. Euskalgintzako eragile batzuek, bestalde, legeak izan beharko lituzkeetn ardatz nagusiak aurkeztu dituzte gaur prentsaurreko batean.

Nafarroako Gobernuaren metabertso erridikulu eta erdalduna

Sustatu
2022-05-17 : 10:13

Duela hilabete jarri zuen Nafarroako Gobernuak bere azken ekimen digitala sarean: "metabertsoa". Gela tridimientsional batzuk, non abatar moduko batean sar zaitezkeen eta funtsean balio duen ba... ezertarako ere ez? Gainera erdara hutsez bakarrik, nola ez, ingelesezko azpiegitura baten gainean (Join eta Leave bezalako mezuekin), gaztelera da metabertso honetako hizkuntza bakarra, nahiz eta "mila esker" bat irakurri dugun (ez dakigu ordea zer eskertzen zaigun),

Euskara Aurrera manifestazioa, antolakuntza gazte berri batek deitua

Sustatu
2022-05-16 : 09:07

Euskara Aurrera leloarekin manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako, maiatzak 21, Donostian (Antiguako tuneletik, 17.30etan). Duela aste batzuk aurkeztu zen Gazte Euskaltzaleen Sareak deitu du.

Google Translate: 24 hizkuntza gehiago, eredu berri batekin

Sustatu
2022-05-14 : 11:06

Google Translatek 24 hizkuntza gehitu dizkio bere itzulpen sistema automatikoari. Kolonialismoak zanpatu baina hil ez zituen Afrika eta Amerikako hizkuntza batzuk daude tartean, hala nola guarani, aimara, bambara edo ewe hizkuntza Ghanakoa.

Amazonen txoroak daude azpidatziak direla eta

Sustatu
2022-05-13 : 15:52

Segura Irratian eta Twitchen zuzenean emandako saioan (maiatzak 12), Amazonek euskarazko azpidatziak sartzeko orduan hartu duen erabaki absurdoa aipatu dugu. Era berean, Bziber lehiaketa dela-eta, TikTok sarean bideoak euskaraz egiten dituzten sortzaile batzuei begiratu diegu, beren bideoak errepasatuz.

EH Kom tekekomunikazio operadore berria

Sustatu
2022-05-12 : 10:01

Udalbiltzak EH Kom telekomunikazio operadore neutro publiko-komunitarioaren proiektua aurkeztu du aste honetan. Udalerrietan sare ireki, neutro, libre eta publiko-komunitarioak sustatzeko, garatzeko eta kudeatzeko helburua duen Euskal Herriko operadore nazionala izango da, azaldu dutenez. Udalbiltzak azaldu duenez Izarkom-ekin eta Hiritik At kooperatibekin elkarlanean garatu dute proiektua. Atxikimenduak ere baditu zerbitzuak, Bai Euskarari edo PuntuEus fundazioarena, adibidez.

Bziber berriro martxan, Tiktok-en euskarazko edukiak egireko erronka

Sustatu
2022-05-10 : 15:23

Bziber lehiaketa, TikTok sarean oinarritutako euskarazko lehiaketen aitzindaria, berriz izango da martxan udaberri honetan, maiatzaren 13tik ekainaren 9ra. Lehiaketa honen bosgarren edizioa izango da. Azkue Fundazioak antolatzen du eta helburua TikTok sarean euskarazko edukiak sustatzea, eta planteatzen diren erronken bidez, baita erreferente euskaldunak indartzea ere. 

GPS ibilaldiak, bide homologatuetan, datu irekiekin eta tresna errazekin

Sustatu
2022-05-09 : 09:37

Mendi eta landa-ibilaldiak GPS bideak jarraituz egiten dituztenen artean, Wikiloc eta bere milioika bideak tresna erreferentziazkoa da (eta oraintsu gainditu dituzte 10 milioi erabiltzaileak, zorionak!). Baina Gari Araolaza teknofiloaren aldetik, beste aholku bat jaso dugu: "Aldarrikatu nahi dut ibilbide homologatuen sarea, jende gutxik ezagutzen ditu PR eta GR-ak. Maila guztietarako, aukeratutako toki ederretatik doazenak, seguruak eta ingurua zaintzen dutenak".

Gladys saria, 2022ko edizioa

Sustatu
2022-05-06 : 15:12

2021ean aurkeztu zuen Gladys Saria PuntuEus fundazioak, informatika eta alor digitaleko emakumezko profesionalen alde. Eta Ane Iturzaeta informatikariak irabazi zuen lehen edizioa. Ekintza ekologista baketsu batean parte hartzen ari zela hil zuten Gladys del Estal informatikaria gogoratzen du sariak.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››