Teknologia albisteak

Gladys saria, 2022ko edizioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-05-06 : 15:12

2021ean aurkeztu zuen Gladys Saria PuntuEus fundazioak, informatika eta alor digitaleko emakumezko profesionalen alde. Eta Ane Iturzaeta informatikariak irabazi zuen lehen edizioa. Ekintza ekologista baketsu batean parte hartzen ari zela hil zuten Gladys del Estal informatikaria gogoratzen du sariak.

Saria antolatzen dute PuntuEus Fundazioak eta EHUko Informatika fakultateak, babesle hauekin: Gipuzkoako Foru Aldundia, Danobat Taldea eta EHUko Berdintasun Zuzendaritza.

Helburua da ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritu, gazteentzat erreferenteak sortu eta lan hori jendarteratzeko. Saria emakume gazteei zuzenduta dago, gehienez 40 urtekoak, bere ibilbideaz gain aurrera begira duten proiekzioa kontuan hartuz. Hautagaiak euskal herritarrak izango dira, edota, haien jarduna Euskal Herrian burutu dutenak. 3.000 eurorekin sarituko dute hautatua.

Hautagaitzak aurkez daitezke https://gladyssaria.eus/ webgunearen bidez, ekainaren 20a bitartean. Irakurri oinarriak zehatz ñabarduterako.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago