Teknologia albisteak

Online hezkuntzarako Evolcampus tresna, euskaratuta eta demo batean ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-05-23 : 15:37

Online hezkuntzarako tresna bat, Evolcampus, euskaratu du Telelanduk, Aintzane Muguruzak hasitako kudeaketa eta aholkularitza enpresak. Aprobazko ikastaro bat jarri dute online, inork eskatuz gero sartu eta probatzeko. Eta barneko interfaze horietako batzuk bidali dizkigute artikulu hau ilustratzeko. Online dagoen demoa probatzeko, kontaktatu Telelandurekin.

 

Prestatu duten ikastaroak “Komunikazioan genero-ikuspegiaren lanketarako tresnak” izena du eta hainbat material eta ariketa ikus ahalko dituzu bertan, oso modu eroso eta intuitiboan.

Hona ikasleak sartu eta, ikastaro eredu batean ikus dezakeena.

Foroen ikuspegi bat hemen, ikasleek prestatzailearekin komunikazioa izateko:

Ikasgai bakoitzean aurreratu duzuna ikusten da grafikoki:

Ikasgai baten barruan, ezkerreko zutabe-menuan, bere edukiak, mota desberdinekoak, bideoak edo irakurgaiak edo abarrak:

Test bat, kasu honetan hitzez grabatuta eman behar du erantzuna ikasleak:

Ikusi ezazu aurkezpen bideoa eta zuk zeuk sartu nahi baduzu, idatzi Telelandura Kontakturako formularioa erabiliz.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago