Teknologia albisteak

TEKgunea jardunaldia ArantzazuLab-en: elkarlan teknologikoa herri-administrazioetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-05-20 : 09:15

TEKgunea EAEko administrazio publikoetako berrikuntza teknologikoko bulegoa da, software garapen partekatua eta teknologia eraginkorrak zabaltzeko osatua. Datorren astean lan saio bat antolatu dute Arantzazun (Gipuzkoa), egiten dutena aurkezteko. Maiatzaren 25ean, datorren asteazkenean, goizez, ArantzazuLab-en egoitzan.

Jardunaldia Eusko Jaurlaritzako entitateei (Sailak, Erakunde Autonomoak, eta abar), Foru Aldundiei eta udaletxeei zuzenduta dago bereziki. Baina izen-ematea irekia dago edonorentzat, eta doan da. Helburua da administrazioen arteko elkarlana bultzatzea eta interesgarriak izan daitezkeen proiektuen berri partekatzea. Kasu honetan Nafarroako administrazio publikoarekin elkarlanean aritzeko sortu den Beriain Foroak ere parte hartuko du.

Hauxe da egitaraua

08:30. -- Harrera --
09:00. Ongi etorri (Sailburua)
09:25. 2021eko edizioa errepasatu. Konpromisoak eta emaitzak
10:25. Mikroponentziak: BioTech, Identifikazio Biometrikoa, OTI-TIS Digitala, Zibersegurtasuna udalerrietan
11:25. -- Atsedena (kafea) --
11:45. Mahai-inguruak: Ticket BAI. Erabiltzailearen esperientzia (UX), Lankidetza publikoa/pribatua, Datuaren gobernua
13:45. Jardunaldiaren amaiera
14:15. -- Lunch-Networking --
15:30. -- Arantzazuko Santutegira bisita gidatua --

Informazio gehiagom eta izena-emateko aukera hemen.

Erantzun

Sartu